Plazanbazan

Etorkizuna haurrak dira: haiek gidatuko dute etorkizuneko gizartea, eta haiek izango dira -halakorik izatekotan- komunikabideen etorkizuneko kontsumitzaileak.

Euskal komunikabideek etorkizuna izan dezaten nahi badugu, funtsezkoa da gaur egungo umeek haien berri izatea, haietan parte hartzeko eta protagonista izateko aukerak ematea, komunikabideok beraienak ere badirela sentiaraztea.

Horretarako, eta bide batez, gure haurren izpiritu kritiko eta parte hartzailea elikatzeko, Plazanbazan sortu dugu. Espazio erakargarri eta elkar eragilea, Tonucciren Haurren Hiria filosofian oinarritutakoa.

Haurrak protagonista

Haurrentzat mimoz sortutako edukiak, haien irudimena piztu eta ekimena bultzatzeko.

Papera eta digitala

Paperezko edukiak eta digitalak ere bai, euskarri ezberdinetan jolasteko.

Tokikoarekin bat

Haurrentzako txoko propioa toki komunikabidean bertan, haurrek ere bere senti dezaten.