TOKIKOM Sariak 2022. Elkarrekin bidea eginez. 1

10 urte joan dira Euskaltzaleen Topagunean federatutako toki komunikabideek TOKIKOM eratzea erabaki genuenetik. Orduko egoera zailak bultzatu gintuen elkar hartu eta "ahuleziak batzera", elkarrekin urrunago iritsiko ginelakoan.

Harez geroztik lan asko eta bide luzea egin dugu elkarren arrimuan: bakarka eskuraezinak genituen tresnak eta zerbitzuak eraiki, pausu handiak eman sektorearen profesionalizazioan, eta posizionamendu sendoa lortu dugu euskal komunikabideen artean.

Eta orain, zer? Zaila da aurreikuspenak egitea gero eta azkarrago aldatzen doan mundu honetan, baina saiatu behintzat, saiatuko gara. 2022ko azaroaren 11n batu gara TOKIKOM Sarien 7. edizioa ospatzeko, eta bertan errepasatuko dugu orain arte egindakoa, eta hemendik aurrera egin beharrekoa.

 

Antolatzailea

Babesleak