TOKIKOM Wikiproiektua

Toki komunikabideak eguneroko bizimoduaren lekuko zuzenak dira. 1980ko hamarkadan sortzen hasi zirenetik, gehienek irudi artxibo erraldoiak sortu dituzte, baliabide faltagatik behar bezala zaindu, dokumentatu eta, batez ere, publikoaren eskura jarri gabe daudenak.

Euskal Wikilarien Kultur Elkartearekin elkarlanean garatzen ari garen wikiproiektu honetan, saiatzen ari gara toki komunikabideotako argazki artxibo historikoak digitalizatu, dokumentatu eta Wikimedia Commonsen bidez publiko zabalaren esku jartzeko behar den lanari neurria hartzen. Lehen proba pilotuak egin ditugu Andoaingo Aiurri eta Baztan-Bortziriak-Malerrekako Ttipi-Ttaparekin, eta esperientzia horretan ikasitakoa gainontzeko medioetan aplikatzeko moduak aztertzen ari gara.

Digitalizazioa

Lehen pausua da aldizkarien argazki artxibo zaharrak formatu digitalera pasatzea, errazago partekatu eta euskarrien zaharkitzea saihesteko.

Dokumentazioa

Digitalizatutako artxiboak ondo dokumentatu behar dira, pertsonak, lekuak eta gertaerak ondo identifikatu eta erregistratu.

Argitaratu

Behin artxiboa ondo eratuta, Wikipediaren eta publiko zabalaren esku jartzen dugu, gure historia hurbilaren inguruko ondare dokumental gisa.