Xuxen InDesign

OHARRA: InDesign 2022 eta berriagoak

Adobek eta Applek azken urtean haien softwareetan egindako aldaketak tarteko, ezinezkoa izan zaigu momentuz Xuxen Adobe InDesign 2022 eta hurrengoekin funtzionatzen jartzea. Saiatzen jarraitzen dugu, baina ez dakigu lortu ahalko dugun. Gogoratu TOKIKOMek ezin duela software honen gaineko laguntza teknikorik eskaini. Barkatu eragozpenak.

2018an edizio sistema bateratua martxan jartzean, TOKIKOMen aurrerapausu handia eman genuen, toki komunikabide guztietan ediziorako software tresnak estandarizatuz. Horrek erronka bat baino gehiago ere ekarri zigun, hala nola, eguneroko lanerako derrigorrezkoa dugun Xuxen zuzentzaile ortografiko eta hitz zatikatzailea Adobe InDesign edizio programarako egokitu beharra.

ELHUYARren laguntzaz, topatu dugu modua Xuxen 5.1 InDesignen hainbat bertsio eta sistema eragilerekin erabiltzeko, zuzentzaile eta zatikatzailearen Hunspell bertsioan oinarrituta. Jarraian topatuko dituzue Xuxen 5.1en bertsio egokitu hau InDesignen hainbat bertsio eta sistema eragiletan instalatzeko beharrezko artxiboak.

Xuxen InDesign 1

Jarraitu aurretik, ohar batzuk:

  • Xuxen zuzentzaile eta zatikatzailea Elhuyarren eta EHUko Ixa Taldearen lana da. Bihotzez eskertzen diegu softwarea gure esku jarri eta egokitzen laguntzeko egindako ahalegina. Instaladore hauek Xuxenen 5.1 bertsioko artxiboak instalatuko ditu.
  • Instalatzaileak TOKIKOMek berak sortuak dira. Kasu honetan, Goienari eskertu behar diogu probak egiten emandako denbora.
  • Instalatzaileok pentsatuta daude Xuxen Adobe InDesignen gainean funtzionatzeko:
    • Indesign CS6 (Mac eta Windows)
    • InDesign CC2017, CC2018, CC2019, 2020 eta 2021 (Mac soilik)
  • Berez, barne lanetarako sortutako instalatzaileok bere horretan eskaintzen ditu TOKIKOMek, euskal komunitatearentzat baliagarri izan daitezkeelakoan. TOKIKOMek ezin du haien gaineko batere berme edo laguntza teknikorik eskaini.

Aukeratu eskuratu nahi duzun bertsioa eta bete zure datuak deskargatzeko lotura bat jasotzeko. Instalazioari ekin aurretik ez ahaztu jarraibideak arretaz irakurtzea.

Xuxen InDesign 2021 - Mac

Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta hitz zatikatzailea Adobe InDesign 2021ekin erabiltzeko (macOS sistema eragilea). Mesedez, irakurri jarraibideak instalazioari ekin aurretik.
Deskargatu dohainik

Bidali hona deskargatzeko lotura:

TOKIKOMen pribatutasun politika irakurri, ulertu eta onartu dut.

InDesign CC 2020 – Mac

Deskargatu dohainik

Bidali hona deskargatzeko lotura:

TOKIKOMen pribatutasun politika irakurri, ulertu eta onartu dut.

InDesign CC2017 - Mac

Deskargatu dohainik

Bidali hona deskargatzeko lotura:

TOKIKOMen pribatutasun politika irakurri, ulertu eta onartu dut.

InDesign CC 2019 - Mac

Deskargatu dohainik

Bidali hona deskargatzeko lotura:

TOKIKOMen pribatutasun politika irakurri, ulertu eta onartu dut.

InDesign CS6 - Windows

Deskargatu dohainik

Bidali hona deskargatzeko lotura:

TOKIKOMen pribatutasun politika irakurri, ulertu eta onartu dut.

InDesign CC 2018 - Mac

Deskargatu dohainik

Bidali hona deskargatzeko lotura:

TOKIKOMen pribatutasun politika irakurri, ulertu eta onartu dut.

InDesign CS6 - Mac

Deskargatu dohainik

Bidali hona deskargatzeko lotura:

TOKIKOMen pribatutasun politika irakurri, ulertu eta onartu dut.