Zero kilometroko komunikazioa
TOKIKOM euskarazko 78 toki komunikabidek osatutako sarea da. 2012an sortu zen, ordura arte Topagunean bildutako toki komunikabideek Hedabide Sailari gorputz juridiko propioa ematea erabaki zutenean, sektorearen behar bereziei modu eraginkorragoan erantzun ahal izateko. Une honetan, TOKIKOM sozietate mugatua da, ondoko zeregin hauek dituena:
- toki komunikabideen solaskidetza bateratua beste eragile publiko zein pribatuen aurrean.
- jarduera esparru komunen kudeaketa: publizitatea, presentzia digitala, kudeaketa, erosketak...
- sektorearen garapena eta hedapena errazteko konbergentzia estrategiak diseinatzea.
Gaur egun, TOKIKOMek 30 bazkide ditu, orotara 78 komunikabide kudeatzen dituztenak, euskarri guztietan: papera, irratia, telebista eta digitala. Talde gisa, TOKIKOMek era guztietako produktu eta zerbitzuak eskaintzen dizkie bazkideei, euren eguneroko lana errazteko. Taldetik kanpora, berriz, TOKIKOMek marketin eta komunikazio lanak eskaintzen ditu, atzean duen komunikabide sarearen sinergiak aprobetxatuz.
Gure misioa
TOKIKOMek, toki komunikabideek sorturiko enpresak, bazkide, pertsona eta entitateen arteko komunikazio beharrak entzun eta horiei erantzuten die, gertuko produktu eta zerbitzu komunikatibo lehiakorrak eskainiz elkarlanean, eta euskara ardatz gisa kokatuz elkarbizitzaren eraikuntzan.
Gure bisioa
Euskarazko komunitate zabalarentzat erreferentziazko eta gertuko komunikazio talde artikulatu, proaktibo eta profesionala izatea.
Erantzunik ez