TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Jabier Lauzurika ‘Apolo’ zendu da

Jabier Lauzurika 'Apolo' zendu da 1Albiste tristea utzi digu asteburuak: Jabier Lauzirika ‘Apolo’, Bilbo Hiria Irratiaren sortzaileetako bat, zendu dela jakin dugu. Irratian ez ezik, hainbat saltsatan ere ibilia zen Apolo: urte luzez Gabriel Aresti euskaltegian euskara irakasle ibilia, Zenbat Gara elkartearen eraketan berebiziko rola izan zuen, Kafe Antzokiaren sorreran bezala. Ondoren, kultura kezkak komunikabideen sustapenera eraman zuen, Bilbo Hiria irrati honez gain, Bilboko euskarazko tokiko telebistarena kasu.

Ikusi Bilbo Hiria Irratiko lagunek utzitako oharra.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.