TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Bart Bijnens: Het Belang Van Limburg

DSC08349Flandriatik, Bart Bijnens-ek berak lan egiten duen Het Belang Van Limburg (Linburgoren interesekoa) egunkari lokalaren esperientzia ekarri zigun. 100 urteak pasata dituen egunkariak 100.000 ale saltzen ditu egunero, 800.000 biztanle dituen eremu batean.

 

2011ko martxoan, Hyperlocal proiektua abiatu zuten, egunkaria irakurleentzat baino ‘irakurleekin’ egiteko asmoz. Esperientzia oso arrakastatsua izan da eta horren berri eman zigun proiektuaren arduraduna den Bart Bijnens-ek. GOIENAn eta BERRIAn ere elkarrizketatu zuten.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.