TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Azkoitiko Maxixatzen, bueltan

maxixatzenUrte batzuetako etenaldiaren ostean, Azkoitiko Maxixatzen euskara elkarteko kide batzuek eta herriko kazetari eta ikasle talde batek Maxixatzen tokiko komunikabide proiektua berpiztu du. Martxoan kaleratu dute hilabetekaria izango den paperezko edizioaren lehen zenbakia. Agerkari digitala ere jarri dute martxan, TOKIKOM Plataforman oinarrituta, unean uneko informazio landu eta komunitateari ahotsa emateko.

Ongi etorri artaldera, Maxixatzeneko lagunok, eta urte askotarako!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.