25 urte joan dira jadanik garai hartan ARKO zenak Herri komunikabideei buruzko III. Jardunaldiak egin zituenetik, eta ia bost Topagunean bildutako herri komunikabideek TOKIKOM eratzea erabaki zutenetik. Gauzak horrela, pentsatu dugu badela garaia goiztxo bat hartu eta toki komunikabideen iragana, oraina eta, batez ere, etorkizunaz jarduteko.
Hori dela eta, TOKIKOM Jardunaldiak antolatu ditugu. Datorren azaroaren 14an Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean elkartuko gara, eta hainbat galderari erantzuten saiatuko gara hemengo eta hango adituen laguntzarekin:
- Zer ekarpen egiten dute toki komunikabideek euskararen transmisioan?
- Komunikazioa hainbeste aldatzen ari den honetan: zeintzuk dira marketingean, edukian eta teknologian ditugun erronkak? Nola erantzun diete horiei beste batzuek? Zer ikas dezakegu kanpotik?
- Zer paper dagokio TOKIKOM bezalako egitura bati testuinguru aldakor horretan?
Esan bezala, galdera horiei erantzuteko izen handiak ekarriko ditugu: besteak beste Eli Vivas (Hacks Hackers Barcelona), Francesc Fàbregas (Premsa Comarcal), Ramón Salaverría (UNAV), Jorge Campanillas, Guillermo Villaroig (Overalia), Jon Sarasua eta Kike Amonarriz, Eneko Bidegain (HEZIKOM)…
Interesa baldin baduzu, jardunaldien webgunean topatuko duzu informazio zehatzagoa, baita izena emateko modua ere. Gurekin egon nahi baduzu, gomendatzen dizugu azkar ibili eta lehenbailehen ematea izena, plazak mugatuak dira eta!