TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Txorierriko Aikor ere, TOKIKOM Plataformara

Txorierriko Aikor! aldizkariaren edizio elektronikoak TOKIKOM Plataformarekin bat egiteko prozesua bukatu du egunotan, eta dagoeneko martxan du webgune berria. 2007az geroztik Derio, Erandiogoikoa, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko berri ematen duen aikor.com webguneak helbide berria ere estreinatzeko baliatu du aukera, eta aurrerantzean aikor.eus izango da.

TOKIKOM Plataforma tokian tokiko agerkari digitalak sortzeko sistema da, toki komunikabideek beraiek behar eta ezaugarri propioetatik diseinatu eta garatutakoa. Hala, aikor.eus berrituak zerbitzu eta aukera berriak eskainiko dizkie irakurleei, hala nola:

  • Irakurleen parte hartzea errazteko aukerak, Komunitatea atalaren bidez.
  • Diseinu responsive edo moldagarria, eskuko zein mahaiko edozein gailutatik eroso irakurri ahal izateko.
  • Zerbitzu era eduki berriak: zorion-agurrak, eskelak, audioak eta bideoak txertatzeko aukera... inkestak, lehiaketak eta 'online' elkarrizketak, irakurleek galderak bidaltzeko aukerarekin...

Komunikabidearen ikuspegitik, Plataformarekin bat egiteak gaur egun sistema bera erabiltzen duten beste 14 agerkariekin edukiak eta teknologia konpartitzeko aukera emango dio Aikor!-i. Webgunean sortzen doazen behar eta funtzio berrien garapena egiteko inbertsioak ere, 15 medio horien artean banatzen da, ahalegin ekonomikoa murriztuz. Publizitate aldetik ere, Plataforma erabiltzeak ateak zabaldu dizkio interneteko publizitatea hedatzeko TOKIKOM Kanal Digitalean sartzeko.

 

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.