TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Google, marketin digitala eta euskarazko komunikabideak, Euskalduna Jauregian

Only Media Web eta Googlerekin lankidetzan, TOKIKOMek lan saio bat egingo du bihar, urriak 17, Bilboko Euskalduna Jauregian, marketin digitalak eta euskarazko komunikabideek publizitate eta komunikazio euskarri gisa eskaintzen dituzten aukerak aztertzeko.

Ekitaldia 11:30etan hasiko da, eta Kabia, Google eta Only Media Webeko adituek parte hartuko dute. Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik, Googleren webgunetik bertatik.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.