TOKIKOMeko bost komunikabidek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso dute.
2017/12/14
Durangaldeko Anboto, Zumaiako Baleike, Debagoienako Goiena, Urumeako Kronika eta Baztan-Bortziria-Malerrekako Ttipi Ttapa toki komunikabideek Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuten asteartean, Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian. Komunikabideekin batera, Euskaltzaleen Topaguneak ere jaso zuen Euskalit Fundazioak ematen duen agiria. Toki komunikabideen lana eta funtzionamendua etengabe hobetzeko estrategiaren barruan, TOKIKOM Euskalit Fundazioko bazkide egin zen duela bi urte, eta …