TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Bilatzaile berria TOKIKOM Plataformako webguneetan

Erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzua hobetzeko asmoz, TOKIKOM Plataformako webguneek goitik behera eraberritu dute haien bilatzailea. Google bilatzaile generikoaren ordez, TOKIKOM Plataformak Elhuyarrek garatutako bilatzaile aurreratua eskaintzen du. Hari esker, orain posible da bilaketa zehatzagoak egitea,  albisteak ez ezik, hitzorduak, komertzioak edo komunitateko argitalpenak aurkitzeko.

Googleren bilaketa zerbitzuak hainbat arazo sortzen ari zen azken boladan, teknikoak eta bestelakoak: besteak beste, azken bertsioetan, emaitzen artean erdarazko publizitatea txertatzen hasia zen Google, eta euskarazko bilaketak ondo egiteko hainbat arazo ematen zituen. Hori ikusita, TOKIKOM Plataforman oinarritutako 16 webguneek euskarazko bilatzaile propio baten aldeko apustua egin dute.

TOKIKOM PLataforma. Elhuyar Bilatzailea. Interfazea.

Elhuyarrek garatutako bilatzaileak hainbat aukera eskaintzen ditu bilaketaren emaitzak fintzeko.

Elhuyarrek garatutako bilatzaile berriak bilaketa sinplea edo bilaketa zehatzak egiteko aukera eskaintzen du, honako funtzio hauekin, besteak beste:

  • bilaketak euskaraz egin daitezke, eta bilatzaileak automatikoki ezagutzen ditu deklinazioak eta abarrak
  • bilaketa errazteko, bilatzaileak bilatzeko terminoak proposatzen ditu, erabiltzaileak idazten hasi orduko
  • bilaketa egiteko data-tartea aukeratu
  • hitz gakoa albisteko zein partetan bilatu nahi den zehaztu
  • zein motatako edukia ikuskatu nahi den zehaztu -argazki galeria, bideoa, hitzordua…-
  • emaitzak zein hurrenkeretan ikusi nahi diren hautatu
  • klik bakar batekin, TOKIKOM Plataformako beste edozein webgunetan, edo guztietan batera, bilatu daiteke

TOKIKOM Plataforma TOKIKOMek eta CodeSyntaxek sortutako sistema da, gaur-gaurkoz 16 toki komunikabidek erabiltzen dutena. Elhuyarrek garatutako bilatzaile hau webgune horietan guztietan dago jadanik erabilgarri, eta datozen hileotan Plataforma osoak izango dituen goitik beherako eraberritzearen lehen urrats txiki bat baino ez da.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.