Hileko artxiboa: martxoa 2019

TOKIKOMek burututzat eman du TOKIKOM Plataforma Digitala berritzeko lanen lehen fasea

Lasarte-Oriako txintxarri.eus, Usurbilgo noaua.eus, eta Beterri-Buruntza-Aiztondoko aiurri.eus webguneen inkorporazioarekin, TOKIKOMek, bukatutzat eman du TOKIKOM Plataforma Digitalaren bertsio berriaren inplantazioaren lehen fasea. Aurretik beste sistema batzuk erabiltzen zituzten webgune horiekin, guztira 20 dira gaur-gaurkoz TOKIKOMek eta CodeSyntax enpresak sortutako azpiegitura informatikoa erabiltzen duten euskarako komunikabideak. Funtsezko azpiegitura euskarako komunikabideen mapan TOKIKOM Plataforma 2013an sortu zen, toki …

Toki komunikabideak jaun ta jabe Katalunian, 500.000 irakurlerekin

Kataluniako toki komunikabideak batzen dituen ACPC elkarteak ekitaldi bat egin zuen joan den ostiralean, Audimedia enpresari enkargatu dion Estudi d’Audiència de la Premsa Comarcal ikerketaren emaitzak aurkezteko. Premsa Comarcalen presidenteak, Francesc Fabregasek, azaldu du ikerketa hau behar-beharrezkoa zela, EGM delakoak 2016an utzi baitzion toki komunikabideen datuak aztertzeari. Ikerketaren datuak argiak dira: tokiko prentsa bizi-bizirik dago …