TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

TOKIKOMek burututzat eman du TOKIKOM Plataforma Digitala berritzeko lanen lehen fasea

Lasarte-Oriako txintxarri.eus, Usurbilgo noaua.eus, eta Beterri-Buruntza-Aiztondoko aiurri.eus webguneen inkorporazioarekin, TOKIKOMek, bukatutzat eman du TOKIKOM Plataforma Digitalaren bertsio berriaren inplantazioaren lehen fasea. Aurretik beste sistema batzuk erabiltzen zituzten webgune horiekin, guztira 20 dira gaur-gaurkoz TOKIKOMek eta CodeSyntax enpresak sortutako azpiegitura informatikoa erabiltzen duten euskarako komunikabideak.

Funtsezko azpiegitura euskarako komunikabideen mapan

TOKIKOM Plataforma 2013an sortu zen, toki komunikabideen presentzia digital duina ziurtatzeko. CodeSyntaxen laguntza eta gidaritza teknikoarekin, toki komunikabideen edizio digitalak argitaratzeko tresna ahaltsu bat sortu zen, medio txikien artean edukiak ez ezik, estrategia digitala, inbertsioak eta teknologia bera partekatzea xede. Konponbide teknikoa emateaz gain, Plataformak komunikabide txikien arteko elkarlana ere sustatu nahi zuen, eta horretan ere eragin izan du. Urte hauetan, TOKIKOM Plataformak garrantzi handia izan du hainbat komunikabideren arteko elkarlan, zaharberritze eta sorrerak ere errazteko (Tolosaldeko Ataria, Bilboko Uriola, Uribe Kostako Hiruka, Baztan-Bortziriak-Malerrekako Erran, edota Ultzama-Basaburuako Amezti, besteak beste).

Hekimeneko trafikoaren tarta

EiTB ez beste euskarazko medio digitalen trafikoa 2018an (Hekimen Analytics)

Zenbakiei erreparatuta ere, ukaezina da TOKIKOM Plataformak euskal hedabideen esparruan duen garrantzia. 2018an, EiTB ez beste euskarazko komunikabide digitaletara egindako bisita guztien %37 TOKIKOM Plataformaren gainean eraikitako webguneetan egin ziren (6,5 milioi bisitatik gora, guztira).

 

Bertsio berriaren gakoak

  • Mugikorrak lehenesteko egokitutako diseinua.
  • Multimedia edukiaren karga eta bisualizazioa azkartu egin da, eta online publizitateko azken estandarrak ere txertatu dira diseinuan.
  • Orrialdeen karga arintzeko aldaketa teknikoak ere egin dira, eta diseinua garbitu eta sinplifikatu.
  • Administrazio gunean ere aldaketak handiak egin dira, kazetariei errazteko albisteak mugikorretik zuzenean argitaratu ahal izatea.
  • Egitura modularra, komunikabide bakoitzak askatasun gehiago izateko bere webgunearen diseinua aldatu eta egokitzeko, teknikarien laguntzarik gabe
  • Azpiegitura tekniko bateratua, berrikuntzak eta aldaketa teknikoak errazteko.

 

Elkarlanean sortua

Plataformaren bertsio berria toki komunikabideek, TOKIKOMek eta Codesyntaxek diseinatu dute elkarlanean. Bost hilabeteko prozesu bat izan da, 15ean behineko bilerekin, ideiak azaldu, horiek teknikoki garatu, kontrastatu eta behin-behineko forma emateko. Lan asko eskatu badu ere,Plataformaren bertsio berria, produktu borobila da, TOKIKOMen barruan dauden tamaina eta profil ezberdinetako komunikabideei erabat egokitzeko bezain malgua.

 

Integrazio digitalerantz

TOKIKOMen arduradunek azaldu dutenez, Plataformaren bertsio berria lehen urratsa da toki komunikabideentzako tresnak elkarrekin integratzeko estrategia batean. Hala, hurrengo hilabete eta urteotan, TOKIKOMek ahaleginak egingo ditu toki komunikabideen offline eta online edizioak elkarrekin konektatu, eduki trukeak erraztu, artxibo komuna sortu eta antolatu eta lan prozedurak estandarizatzeko.

 

Plataformako webguneak

Bukatu berri den inplantazio fasearekin, 20 dira TOKIKOM Plataforma erabiltzen duten euskarazko toki komunikabideak. Haietako 17k bertsio berria erabiltzen duten jadanik, eta beste hirurek aurki berrituko dute sistema.

  1. Aiaraldea Gaur
  2. Aikor (Txorierri)
  3. Aiurri (Beterri-Buruntza-Aiztondo)
  4. Amezti (Ultzama-Basaburua)
  5. Anboto (Durangaldea)
  6. Arabako Alea
  7. Baleike (Zumaia)
  8. Bilboko Uriola
  9. Erran (Baztan-Bortziriak-Malerreka)
  10. Euskalerria Irratia (Iruñerria)
  11. Goiena (Debagoiena)
  12. Guaixe (Sakana)
  13. Hiruka (Uribe-Kosta)
  14. Karkara (Orio-Aia)
  15. Maxixatzen (Azkoitia)
  16. Noaua (Usurbil)
  17. Plaentxia (Soraluze)
  18. Tolosaldeko Ataria
  19. Txintxarri (Lasarte-Oria)
  20. Zarauzko Hitza

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.