Talde komertzialaren lana indartzen jarraitzeko, TOKIKOM zuzendari komertzial baten bila dabil. Idealena sormen eta dinamismo handiko pertsona bat litzateke, taldea dinamizatzeaz gain, bezeroentzako eskaintza eta produktu berriak sortzeko ahalmena duena. Hona profilaren nondik norakoak. Interesatuek Irailaren 23ra arte bidal ditzakete curriculumak info[abildua]tokikom.eus helbidera.
Sektorea
Euskarazko komunikazio-enpresen taldea
Enplegu mota
Lanaldi osoa
Esperientzia
Erdi mailako arduraduna
Lan eginkizunak
Kontuen exekutiboa
Lanpostuaren deskripzioa
- Negozio garapena, prospekzioa eta bezero berriak egitea publizitate digitalaren sektorean.
- Salmenten kudeaketa eta jarraipena, kudeaketa eta bisiten txostenen bidez, baita kontratuen, txostenen, ordainketen eta erreklamazioen kudeaketa eta jarraipena ere.
- Zuzendaritza Nagusiak ezarritako helburuak lortzea.
Gutxieneko betebeharrak
- Hizkuntzak: euskara, gaztelera eta ingelesa. Frantsesa ere baloratuko da.
- Gidatzeko baimena eta ibilgailu propioa
- Prestakuntza berezitua marketin digitalean edo negozio digitalean
- Google Analytics eta AdManager
- Baloratuko da, bereziki, CRMak, baita sare sozialak eta WordPress erabiltzen jakitea.
Trebeziak eta jarrerak
- Izaera proaktiboa, talde-lanerako gaitasuna, bezeroarekiko zein helburuekiko orientazioa, era digitalean komunikatzeko euskarri eta modu berriekiko jakinmina. Lidergoa eta baikortasuna.
Zer eskaintzen dugun
- Soldata finkoa + komisioak
- 6 hilabeteko probaldia, kontratu mugagabea egiteko aukerarekin.
- Prestakuntza
- Esperientzia komertziala baloratuko da