TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Lan eskaintza: Barne prozesuen kudeatzailea

TOKIKOMen lantaldea osatzeko pertsona baten bila gabiltza. Lagun bat gehitu behar dugu taldean, barruko lanetan lagundu eta administrazio zereginetan jarduteko. Komunikazioaren mundua maite baduzu, eta kudeaketa eta administrazio lanetan ona bazara, zure berri jakin nahi dugu!

Bota begiratu bat eskaintzari eta, profila eman dezakezula uste baduzu, bidali zure curriculuma urriaren 20a baino lehen.

Funtzio nagusiak

  • Datu baseen kudeaketa eta eguneraketa.
  • Aurrekontuen kudeaketa.
  • Dirulaguntzen kudeaketa.
  • LOPDn etengabeko eguneraketa.
  • Hornitzaileekin harremana.

Formakuntza eta esperientzia

  • Enpresa Zientzietan lizentziatua edo Administrazio zikloko ikasketak.
  • Diru laguntzen kudeaketan eta LOPDan ezagutza.
  • CRMren erabileraren ezagutza.
  • Euskara: C1 maila.
  • Gaztelera, ingelesa eta frantsesa gomendagarria.

Gaitasun espezifikoak

  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Informatika: ofimatika.
  • Izaera proaktiboa eta talde-lanerako gaitasuna.
  • Bezeroarekiko eta berrikuntzarako orientazioa.

Gidatzeko baimena eta ibilgailu propioa izatea ere baloratuko da

 

Eskaintza

  • Lanaldi osorako kontratua eta sektorearekiko soldata lehiakorra.
  • Euskarazko komunikabide sare handienaren parte izateko aukera.
  • Talde-lanean eta helburu zehatzekin lan egiteko aukera.
  • Garapen profesionalerako aukera.
  • Ordutegi malgua.
  • Arrasateko bulegoan lanlekua.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.