Azkue Fundazioarekin egindako hitzarmenari esker, TOKIKOMek Bilboko Euskararen Etxean kokatuko du bere lantokia, Fundazioak euskalgintzako eragileentzat bertan atondu duen lantoki kooperatiboan. Horrek aukera paregabea emango digu hala Fundazioarekin berarekin nola Euskararen Etxearekin eta Euskararen Interpretazio Zentruarekin, zein lantoki kooperatiboan gurekin batera jardungo duten beste eragileekin ere harremanak estutu eta sinergiak aprobetxatzeko.
Lantoki kooperatiboan Euskaltzaleen Topagunea, 111 Akademia, Loraldia, Ekki, Mintzanet eta Emuneko lankideekin batera jardungo dugu, eta seguru gaude guztion igurtzitik aukera berri eta ederrak sortuko direla.
Gogoratu, aurrerantzean TOKIKOMera posta arrunta bidali nahi izanez gero, hauxe da gure helbide fisiko berria:
TOKIKOM
Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo