Hileko artxiboa: martxoa 2023

Lagun onekin urteak labur

TOKIKOMen 10. urteurrenerako galdera eta erronka handia jarri genion geure buruari. Taldea eratzean buruan zebilkigun ‘ahulezien metaketatik indarra ateratzeko’ zeregin hura zer neurritan bete dugun jakin eta erakutsi nahi genuen. 20 bazkiderekin hasi genuen bidea 2012an. 2023 bukatzerako, 30 izango gara, eta 80 toki komunikabide. Indar handia ateratzeko besteko ahulezia metaketa! Bide honetan, ezagutu ditugu …

Toki komunikabideen 6 elkartek Espainiako Estatuko administrazio publikoen konpromisoa eskatu dute publizitatea eta diru-laguntzak bideratzeko

Tokiko eta eskualdeko komunikabideen sei elkarte bildu dira egunotan, martxoaren 23an eta 24an. Elkarrekin partekatzen dituzten ezaugarri, arazo eta erronka komunen jabe, tokiko eta eskualdeko komunikabideen sei elkartek, tartean TOKIKOMek, jarrerak hurbildu eta lankidetza-bideak irekitzeko manifestua sinatu dute Getxon. jarrerak hurbiltzeko eta elkarren arteko lankidetza-bideak irekitzeko. Horien artean daude: Associació Catalana de Premsa Comarcal Associació …

Etorkizunari begira jarrita, elkarren arteko sareak indartu ditugu toki komunikabideok Getxon

TOKIKOM euskarazko toki komunikabideen bateraguneak bere 10. urteurrena handikiro ospatu du ostiral honetan, martxoaren 24an, Getxon. Olatua Gurutzaontzien Terminalean, “Komunikabideak Etorkizuna Ehuntzen” izeneko jardunaldiak burutu dituzte, eta, bertan, ehundik gora ikus-entzuleren aurrean, nazioarteko eta Estatuko punta-puntako hainbat hizlari bildu dira, tokiko komunikabideek gizartean duten paper garrantzitsuari buruz hausnartzeko, komunikazio-sareen arteko lankidetzan sakontzeko eta etorkizuneko erronkei …

Nazioarteko puntako adituak batuko dira Getxon hilaren 24an TOKIKOM Jardunaldietan

Euskarazko 76 toki komunikabide batzen dituen TOKIKOM taldeak martxoaren 24an ospatuko du bere 10. Urteurrena, Getxoko ‘Olatua’ gurutzontzien terminalean  egingo dituen ‘Komunikabideak etorkizuna ehuntzen’ jardunaldien bidez. Jardunaldiok antolatzeko, TOKIKOMek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Getxoko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta EiTBren babesa izan du, eta Uribe Kostako Hiruka komunikabidearen laguntza. 10. urteurrena okasio …

28Kanala.eus eta GiTB.eus ere, TOKIKOM Plataformara

Tolosaldeko 28 Kanalak eta Goierriko Goierri Irrati-Telebistak goitik behera eraberritu dituzte haien webguneak eta, gaurtik aurrera, TOKIKOM Plataforma erabiliko dute haien hedabideen edizio digitalaren oinarri gisa.  Bi telebistek nabarmendu dutenez, webgune berriek bi berrikuntza nabarmen izango dituzte aurreko bertsioen aldean: alde batetik Goierriko eta Tolosaldeko eragileen parte hartze zuzena, Komunitatea atalaren bidez, eta bestetik Multimedia izaera, …