Hego Euskal Herriko immigrazioa izango du aztergai Saretzen proiektuaren bigarren atalak. 2002tik 2021era atzerritik etorritako lagunen jatorria, urte horietan izandako hazkundea eta helmuga aztertu dituzte EITBk eta TOKIKOMek elkarlanean, baita atzerritar jatorriko lagunek bertako ekonomian duten eragina ere.
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako datuak erabili dira lan hau egiteko, eta datu horiek aztertzeaz gain, immigranteen istorioak eta bizipenak ere jaso dira hainbat formatutan.
Datu kazetaritza, elkarrekin eta elkarlanean
EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak 2022an jarri zuten abian Saretzen proiektua, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Lehen argitalpenean, 2001-2021 bitarteko Hego Euskal Herriko demografia datuak landu zituzten EITBko eta TOKIKOMeko hedabideek, nork bere esparrura, ezaugarrietara eta eremura egokituta.
Oihane Mateos (EiTB) eta Iker Rincon (Hiruka) Saretzen egitasmoa aurkezten TOKIKOM Jardunaldietan
Saretzen egitasmoa TOKIKOMeko komunikabideetan
Besteak beste, toki-komunikabide hauetan ikus daitezke Saretzen egiasmoaren baitan landutako edukiak:
- Anboto (Durangaldea, Bizkaia)
- Baleike (Zumaia, Gipuzkoa)
- Begitu (Arratia-Ubide-Zeberio, Bizkaia)
- Erran (Mendialdea, Nafarroa)
- Geuria (Hego Uribe, Bizkaia)
- GiTB (Goierri, Gipzukoa)
- Goiena (Debagoiena, Gipuzkoa)
- Guaixe (Sakana, Nafarroa)
- Hiruka (Uribe kosta, Bizkaia)
- Karkara (Aia, Orio, Gipuzkoa)
- Kronika (Urumea bailara, Gipuzkoa)
- Maxixatzen (Azkoitia, Gipuzkoa)
- Txintxarri (Lasarte-Oria, Gipuzkoa)
- Urola Kostako Hitza (Urola Kosta, Gipuzkoa)
- Uztarria (Azpeitia, Gipuzkoa)
- Zarauzko Hitza (Zarautz, Gipuzkoa)