Talde lana

TOKIKOMen oinarrietako bat da taldean lan egitea, lankideekin osagarritasuna bilatuz. Gure egitasmoak garatzeko, eskuz esku lan egiten dugu hainbat alorretako hornitzaile eta erakundeekin, lanari ahalik eta atarramenturik onena ateratzeko.

Euskaltzaleen Topagunea

topagunea logo

 

TOKIKOMek lehentasunezko lankide du Euskaltzaleen Topagunea. Izan ere, euskara elkarteen mugimendua TOKIKOMen bazkide sortzailea da, toki komunikabideekin beraiekin batera.

Hekimen

Sarea 1

TOKIKOM bazkide sortzailea da HEKIMENen, herri ekimeneko euskal hedabideen elkartean.

PuntuEus

Sarea 2

TOKIKOM aitzindaria da .EUS domeinuaren erabileran, eta era aktiboan sustatzen du euskal kultura eta hizkuntzari interneten gune propioa eskaintzeko ekimena.

Euskal Irrati Telebista

Sarea 3

TOKIKOMek lankidetza hitzarmen bat du EiTB taldearekin. Hari esker, ikus-entzunezko material trukea eta kolaborazio puntual zein jarraiak izaten dira EiTBko eta TOKIKOMeko medioen artean.

ADM

ADM

Bartzelonako Esguard Publicacions, eta gure bazkide diren Anboto, Baleike, Euskalerria Irratia eta Goienarekin batera, ADM-Aldizkari Digital Multimediak sortu dugu, argitalpen digitalen mundua aztertu eta Ttap eta Zut bezalako argitalpenak sortzeko.

CodeSyntax

Sarea 4

TOKIKOM sortu zen unetik bertatik, CodeSyntax hornitzaile eta aliatu estrategikoa du, eta gure IKT proiekturik garrantzitsuenen garapen teknikoa gauzatzeaz arduratu da, hala nola TOKIKOM Plataforma, TOKIKOM aplikazioa edo Gurean.eus ataria.

Vicomtech

Sarea 5

Azken urteotan, Ikerketa eta Garapeneko proiektuak garatzen ari gara Vicomtechekin batera, batez ere adimen artifiziala toki komunikabideen eguneroko lanean txertatzeko aukerak aztertzeko. Emaitzak oso ikusgarriak izaten ari dira.

Elhuyar

Sarea 6

Elhuyarrekin ere eskuz esku dihardugu hizkuntz teknologiak toki komunikabideen eguneroko lanean aplikatzen. Haren eskutik osatu ditugu, adibidez, TOKIKOM Plataformako bilatzaile sistema, baita Xuxen zuzentzailea InDesignekin erabiltzeko softwarea.

Euskalit

Sarea 7

TOKIKOM bazkide laguntzailea da EUSKALIT, Kudeaketa Aurreraturako Fundazioan. Horrela, komunikabide bazkideek aparteko abantaila eta erraztasunak dituzte haien kudeaketa optimizatzeko formazioan zein tekniken inplantazioan.

Begira Sarea

Begiira Sarearen logoa

TOKIKOM komunikazio eta publizitate ez-sexistarako BEGIRA Sarearen parte da. Sareak proposatutako formazio eta gogoeta ekimenetan parte hartzen dugu, eta gure bazkideek komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa sinatu dute.

ZAS

ZAS Logo

2019az geroztik, harreman estua dugu ZAS - Zurrumurruen Aurkako Sarearekin. Toki komunikabideetako kazetarientzako formazio saioak eta kontzientziazio kanpainak ere egin ditugu elkarrekin.