TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Banatu ditugu 2024ko TOKIKOM Sariak

Tokikom Sarien zortzigarren edizioa egin da gaur Artikako (Berriobeiti, Nafarroa) Mariade Maeztu kultur etxean. Toki komunikabideen urteko lanik onenak ezagutzeko etasektoreak dituen erronkei buruzko gogoetak zein esperientziak partekatzeko aukeraizan dute han bildutako 80 bat lagunek.Iban Aranzabal Tokikomeko ordezkariaren ongietorri hitzen ostean, erakundeetakoordezkariek hartu dute hitza. Nafarroako Gobernuaren izenean, Jabier ArakamaEuskarabideako zuzendariak tokiko hedabideek komunitatea eratzeko …

Abian da Matx, tokiko kirolaren sare soziala

TOKIKOMek eta haren bazkide diren hainbat toki komunikabidek matx.eus abiatu dute, tokiko kirolaren sare soziala. Eta zer hobe zozketa erraldoi batekin hastea baino! Hala, abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den oro opari-sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiren maillot bat, Eusko Label Winter Series txapelketako partida baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300 euroko erosketa-bonu …

Hego Euskal Herriko etxebizitzen ezaugarriak aztergai, Saretzen egitasmoaren bosgarren alean

TOKIKOMek eta EiTB datu-kazetaritza elkarrekin lantzeko abian duten SARETZEN egitasmoak bere bosgarren alea kaleratu du gaur. Oraingo honetan, EAEko Irrati-Telebista publikoak eta euskarazko toki komunikabideek Hego Euskal Herriko etxebizitzen ezaugarriak hartu dituzte langai eta, datuen lanketa elkarlanean egin ostean, hedabide bakoitzak bere ikuspegitik zabalduko ditu ondorioak: EiTBk EAE mailako ondorioetan jarriko du fokoa, toki komunikabide …

Eusko Ikaskuntzak eta TOKIKOMek lankidetza hitzarmena sinatu dute “egoera soziokulturalari eragiten dioten gaiak gizarteratzeko”

Eusko Ikaskuntza erakundearen lehendakariak, Ana Urkizak, eta TOKIKOMen zuzendari nagusiak, Alaitz Artolazabalek, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Bilbon, haien arteko harremanak sendotu eta elkarlan ildoetan sakontzeko asmoz. Hitzarmenaren bidez, Eusko Ikaskuntzak eta TOKIKOMek elkarrizketa sustatu eta sinergiak sortu nahi dituzte, edukien ezagutza sustatu eta zorroztasuna lortzeko. Horretarako, bi erakundeek ezagutza trukatzeko konpromisoa …

Maskoten presentzia aztergai, Saretzen ekimenaren olatu berri batean

TOKIKOMeko 14 toki komunikabidek eta EiTBk maskotek gure bizitzan duten presentzia aztertuko dute bihar, SARETZEN ekimenaren olatu berri batean. Saretzen EiTB eta TOKIKOMeko toki komunikabideen arteko lankidetza programa bat da, eta bere helburua da datu-kazetaritzako tresnak erabiltzea hainbat gai aztertzeko maila nazional zein lokaletik. Orain arte immigrazioa, eguraldia eta banketxeak aztertu dituzte lan-taldeko kideek. Ekainaren …

Itzulpen automatikoa TOKIKOM hedabideetan: nola, zergatik eta zertarako

Gaurtik aurrera, TOKIKOM Plataforma darabilten Alea, Erran eta Goiena toki komunikabideen edizio digitaletan, aukera berri bat agertuko da erredakzioak sortutako edukietan: albisteen titularrak eta sarrerak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera, hain zuzen ere. Eztabaida eta zer pentsatu asko eman digun erabakia izan da. Alde batetik, oso garrantzitsua da edozein komunikabidek teknologia berriek ematen dituzten aukerak …

Euskal herriko banku-bulegoen egoera eta bilakaera aztergai, SARETZEN egitasmoaren barruan

EiTBk eta TOKIKOMek elkarrekin lantzen duten SARETZEN datu-kazetaritzako egitasmo bateratuaren barruan, azterketa berri bat kaleratzen ari dira EiTBko eta TOKIKOMeko medioak, gaur hasita eta hurrengo egunetan. Oraingo honetan, Euskal Herriko banku-bulegoen bilakaera eta datuak aztertu ditugu elkarrekin, eta hedabide bakoitzak bere eragin esparruan zentratuta aztertuko ditu gaur hasi eta hurrengo egunotan. Euskal Herriko egoerari erreparatuz …