TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Lan eskaintza: zuzendari komertziala

Talde komertzialaren lana indartzen jarraitzeko, TOKIKOM zuzendari komertzial baten bila dabil. Idealena sormen eta dinamismo handiko pertsona bat litzateke, taldea dinamizatzeaz gain, bezeroentzako eskaintza eta produktu berriak sortzeko ahalmena duena. Hona profilaren nondik norakoak. Interesatuek Irailaren 23ra arte bidal ditzakete curriculumak infotokikom.eus helbidera. Sektorea Euskarazko komunikazio-enpresen taldea Enplegu mota Lanaldi osoa Esperientzia Erdi mailako arduraduna …

Toki komunikabideak euskararen aldeko aktibazio sozialean

TOKIKOMeko presidenteak, Iban Arantzabalek, hizlari gisa parte hartu du Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetan, Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak jardunaldian, Iruñeko Laba proiektuko Yasmine Khrisekin eta Errenteriako Lau Haizetara elkarteko Mikel Azkaraterekin batera. Ibanek euskarazko toki komunikabideen herri ekimeneko izaera azpimarratu du, eta euskalgintzarekiko lotura estua. Euskararen erabilera ez ezik, demokrazia soziala sustatzeko …

Goienak eta EiTBk elkarlanean emango dute Sanjuanetako zuzenekoa

Toki komunikabideen eta EiTBren arteko elkarlan marko zabalaren baitan, Debagoieneko Goiena Komunikazio Taldeak ETBk elkarlanean eskaniko dute San Juan gaua bi telebistetan. Goienako Goiatz Aranak eta ETBko Imanol Artolak aurkeztuko dute saioa. 22:15ean hasita ikusi ahalko da aldi berean Goiena Telebistan eta ETB1en. Saio berezi honez gain, Goienak tarte zabala eskainiko die San Juan ospakizunei …