TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

“Legeak euskal komunikazio sistema propio eta burujabea babestu behar du”

TOKIKOMen presidenteak, Iban Arantzabalek, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu du gaur Bilbon, euskararen erabilera normalizatzeko EAEko legearen eragina eta baliagarritasuna aztertzeko, lege horren 40. urteurrenaren atarian. Arantzabalekin batera, euskal politika eta gizarteko puntako pertsonek hartu dute parte jardunaldian, administrazio publikoen, hezkuntzaren eta hedabideen sektoreak ordezkatuz. Besteak beste, EAEko lehen lehendakariordeak, Josu …

Arratiako Begitu.eus ere TOKIKOM Plataformara batu da

Arratiako Begitu hamaboskariak gaur bertan jarri du martxan bere webgunearen bertsio berria: begitu.eus, TOKIKOM Plataformaren gainean sortutakoa. Apirilean egindako Batzar Orokorrean TOKIKOMen bazkide egin ondoren, Begituk TOKIKOMen tresnak baliatu ditu bere presentzia digitala indartu eta eguneratzeko. Begituko lagunek gogoz heldu diote webgune berria martxan jartzeko erronkari, eta lantaldea ere handitu dute horretarako. Lankide berri bat …

Irakurleek bozketa bidez eman dezakete TOKIKOM Sarietako ‘Komunitatearen Saria’

Bosgarren urtez jarraian, TOKIKOMek TOKIKOM Sariak emango diru aurten ere, toki komunikabideetan egiten den eta sarritan ezkutuan geratzen den kazetaritza lan aparta aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz. Sariok TOKIKOMek, Toki Komunikabideen Bateraguneak, antolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin. Osasun egoera asko baldintzatzen ari da komunikabideen jarduna, baita sari hauen antolaketa ere. …