TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Toki komunikabideak euskararen aldeko aktibazio sozialean

TOKIKOMeko presidenteak, Iban Arantzabalek, hizlari gisa parte hartu du Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetan, Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak jardunaldian, Iruñeko Laba proiektuko Yasmine Khrisekin eta Errenteriako Lau Haizetara elkarteko Mikel Azkaraterekin batera.

Iban Arantzabalen aurkezpena 2022ko Uda Ikastaroetan

Toki komunikabideen helburua, komunikabidea egitea baino, komuniatea egitea dela nabarmendu du Iban Arantzabalek. (Argazkiak: Euskaltzaleen Topagunea)

Ibanek euskarazko toki komunikabideen herri ekimeneko izaera azpimarratu du, eta euskalgintzarekiko lotura estua. Euskararen erabilera ez ezik, demokrazia soziala sustatzeko ere duten garrantziaz jardun du. Euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea eraiki eta trinkotzeko informazioak, elkarren berri izateak, duen garrantzia aldarrikatu du, baita komunitate horri agerikotasuna ematearena.

Jardunaldiaren kronika osatua irakur daiteke, besteak beste, Berria egunkarian.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.