Toki komunikabideen erronkak

Bizi garen garai gorabeheratsu hauetan, asko eta asko dira euskarazko toki komunikabideok aurre egin behar diegun erronkak. Hiru erronka horietako handienetakoak aukeratu ditugu, eta aditu eta arituak gonbidatu ditugu haien eskarmentua eta gogoetak partekatzeko: euskararen beraren etorkizuna, hedabideen inguruko komunitatea sendotzeko beharra eta antolaketa eredua egokitu eta hobetzeko beharra. Seguru gaude asko ikasiko dugula!

Jon Sarasua (Mondragon Unibertsitatea)

TOKIKOM SARIAK 2024. Hizlariak. Jon Sarasua.
Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966) irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Kulturaren arloan, soziolinguistikan, gizarte-eraldaketan, garapenerako lankidetzan eta kooperatibagintzan aritu da, alde batetik pentsamendu-lanetan, eta bestetik eragiletzan. Herrigintzako zereginetan jardun du bere ibilbide osoan, gehienbat gizarte-erakundeetan eta Euskal Herrian, eta maila txikiagoan erakunde publikoen aholkularitzan eta munduko beste herrialde batzuetan. Artikulu, hitzaldi, ponentzia edota liburu formatuan hainbat argitalpen egin ditu aipatutako alor horietan. Hiru semeren aita da.

Ramón Argelina (elDiario.es)

TOKIKOM SARIAK 2024. Ramón Argelina (eldiario.es)
Ramón Argelina (Madrid, 1981) bazkideen Fidelizazio Arduraduna da elDiario.es-en 2023az geroztik, eta aurrez ardura berbera izan zuen Greenpeacen, 6 urtez. Ibilbide profesionala enpresen eta gizarte-erakundeen marketin eta komunikazio alorrean garatu du, gizartean zein ingurumenean eragin positiboa duten markak eraikiz. Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna da, eta kirol erakundeen kudeaketako MBA ere badu. Bere espezialitatea lotura emozional sendoko komunitateak eraikitzea, babesten duten proiektuekin harreman iraunkorrak sortuz.

Lurdes Etxezarreta eta Xabi Gartzia (AEK)

TOKIKOM SARIAK 2024. Hizlariak. Lurdes Etxezarreta eta Xabi Gartzia (AEK)
Lurdes Etxezarreta Artabe (Larrabetzu, 1975) psikologian lizentziatua da, baina ez da inoiz psikologo beharrean aritu. Dena den, beti pentsatu izan du psikologia asko behar dela irakasle edota aholkulari lanerako, eta beraz, ikasketa horiek oso baliagarriak izan zaizkio AEKn aritzeko. Izan ere, bertan ari da 2001etik. Hasi eta gutxira eratu zen kooperatiba (Euskaraz Koop. S.), eta 2002tik da bazkide. Gipuzkoan eta Bizkaian aritu zen irakasle hasierako urteetan, eta tartean, hainbat arduratan ere ibilia nda. 2009tik, baina, bere jardun osoa, Ahize-AEKn (AEKren hizkuntza-aholkularitza Zerbitzuan) eman du. 2022tik, Bizkaiko Artezkaritza kidea da Nazio Kontseiluan.

Xabi Gartzia Castell (Iruñea, 1976) 1999an hasi zen AEKn, Gasteizen Euskal Filologiako ikasketak atzean utzita. Herri mugimenduko hainbat herri mugimendutan parte hartu du oso gaztetatik, eta AEKn sartu bezain laster bere auzoko euskaltegiko ardura eskaini zioten. Hortik aurrera, irakasle lanekin batera Iruñerriko arduradun, Korrika arduretan,... 2015etik Nafarroako Artezkaritza kidea da Nazio Kontseiluan.

Antolatzailea

 Babesleak