TOKIKOM Sariak 2024 finalistak

Ezagutu gure finalistak!

Edorta Aranak, Maria Gorosarri Gonzalezek eta Amaia Pavonek osatu dute 2024ko TOKIKOM Sarien epaimahaia. Aurkeztu diren 41 lanen artean, bederatzi hauek aukeratu dituzte sarietarako finalista gisa.

PUNTUA. Biniloa.

TOKIKOM SARIAK 2024. Puntua: Biniloa.

Puntuako biniloei buruzko aldizkariko azala da. Begiratu batez, oso azkar identifikatu daiteke biniloa bera. Diseinu soila da baina aldi berean oso dotorea. Planoen arteko jokoak ederki bideratzen du diskoa eta gezia erabiliz. Guztion iruditegian dagoen irudiarekin (geziak zeharkatutako bihotza) egiten duen jolasa oso adierazgarria da.

KARKARA GUKA. Olatu berrien bila.

TOKIKOM SARIAK 2024. KarkaraGuka: Olatu berrien bila

Orioko emakume surflarien inguruan egindako azala da. Azal honetako irudia oso indartsua da eta bere koloreengatik eta konposizioagatik arreta deitzen duen argazkia da. Adin desberdinetako lau emakume kirolariren indarra transmititzen du, kamerara begira egon arren, oso natural ikusten dira. Energia eta superazio pertsonala adierazten du emakumeak subjektu diren irudian.

GUAIXE. Matxismoa ari du.

TOKIKOM Sariak 2024: GUAIXE-Matxismoa ari du

 

Sakanako astekariak oso azal interesgarria landu zuen martxoko alean. Emakumeen Nazioarteko Egunari erreferentzia eginez, mezu garbia helarazten du. Irudi zehatzen eta sinboloen arteko konbinazio ederra egiten du. Nahiz eta irudi sinplea izan, oso adierazgarria da. Gainera, azalaren konposizioa oso ondo integratuta dago koloreen bidez.

UZTARRIA GUKA. Gelditu dira inprentaren makinak.

TOKIKOM Sariak 2024. GUKA-Gelditu dira inprentaren makinak

Azpeitiko azken familia inprenta itxi eta gutxira egindako erreportajea da, eta zehazki inprenta horren historia jasotzeaz gain, sektore oso baten bilakaera nolakoa izan den ere oso egoki jasotzen du lanak. Tokikotasun handia du edukiak eta tokian tokiko industria, profesional eta historia jorratzen ditu gertutik, lekukotasunaren balioaz osatua dator artikulua. Estetika ere zaindua dago, iraganeko eta oraingo argazkiak ondo integraturik daude.

KRONIKA. Gizatasuna ideologien gainetik

TOKIKOM Sariak 2024: KRONIKA-Gizatasuna ideologien gainetikBizikidetzaren inguruko ideologia desberdinei buruzko erreportaje honek ideologia desberdinetako pertsonak mahaiaren bueltan hizketan jartzen ditu ondokoa entzun eta ulertzeko borondatez. Gai hurbiltzeko sentsibilitatea eta bizikidetzaren arantzak kudeatzeko modua ongi jasota geratu dira artikuluan. Hitzetara oso ondo ekarri dituzte pertsonen bizipen latzak eta elkarrekin aurrera egiteko nahiak.

ANBOTO. Gazatik ihes eginiko 25 palestinarrek Berrizen hartu dute aterpe

TOKIKOM Sariak 2024. Anboto: Palestinarrei harrera Berrizen.Palestinar herriak bizi duen genozidioaren gaia lantzen du Berrizko aterpetxean babes hartu zuten familien eskutik. Tokikotasuneko albistea eta mundu mailako albistea ondo uztartuta daude edukian. Nazioarteko gatazken alderdi humanoa eta gertukoa txertatzen ditu, hitzez eta irudiz

28 KANALA. Haritik tiraka. Tokiko merkataritza.

TOKIKOM SARIAK 2024. 28 Kanala. Haritik tiraka: tokiko merkataritza
Tokiko merkataritzaren egoera erakusten duen erreportaje honek, eguberri garaiarekin lotuta gertuko saltokietan kontsumitzeak duen garrantzia erakusten du. Tokiko ikuspegia handia dauka. Alde estetiko-teknikoa zaindua dauka, merkatarien egunerokoa ondoen islatzen duen lekuetan dago grabatuta.

ANTXETA IRRATIA. Uhin inklusiboak.

TOKIKOM SARIAK 2024: ANTXETA IRRATIA. Uhin inklusiboak.
Jendarte eredu anitz eta inklusiboago baten aldeko ikus-entzunezko eduki sorta honek, migrazioaren gora beherak larru azalean bizi dituztenei eman diete hitza, besteak beste. Gaiaren trataera egokia da eta tokian tokitik lantzen du migrazioarena bezalako fenomeno globala. Hainbat tokiko pertsonen ikuspuntua jasotzen du eta eduki guztiak lerrokaturik daude euren artean. Alde estetikoa ere oso landua dago eta kazetaritza aldetik oso lan borobila da.

HIRUKA. Bene Markaida

TOKIKOM SARIAK 2024. HIRUKA: Bene Markaida
Bene Markaida sopeloztarraren bizitzaren nondik norakoak azaltzen dituen eduki honek ederto kontatzen ditu euskal landa-eremuan bizitako haurtzaroko momentuak, baita euskarak gidatutako bizitza baten kontakizun pertsonalak ere. Edizio eta konposizio dotore eta garbi baten bidez, elkarrizketako pieza desberdinak, errekurtso planoak eta musika egoki koordinatzen ditu. Bideoari dinamismoa eransteko, bere ahotsak kontakizuna gidatzen du. Kazetariaren presentziak berriz, testigantzari hurbiltasuna eta gizatasuna gehitzen dio, piezari nostalgia eta goxotasun kutsua gehituz.

Antolatzailea

 Babesleak