TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Goienak jasandako erasoaren aurrean

Goienak gaur jasan duen erasoa dela eta, salatu eta arbuiatzeaz bat, TOKIKOMek bere elkartasun eta babes osoa eskaini nahi die Goienako zuzendaritza, lan-talde, kolaboratzaile eta komunitate osoari. Lan zaila da tokiko informazioa lantzea, ezinbestean gertutasunetik egin beharrekoa, horrek dakarren presio eta erantzukizun erraldoiarekin. Meritu handia du toki komunikabideek alor horretan egiten duten lana, urteetan egin …

BERTATIK BERTARA ETA BETI ESKURA. Toki komunikabideen erakusketa Oihanederren

Bertatik bertara eta beti eskura erakusketa  euskarazko toki komunikabideen mapa eskaintzera dator, proiektu txiki handi askoz osatutako mapa aberats eta anitza. Maiatzaren 8tik 31ra egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko 2. solairuko klaustroan. Administrazioa, hezkuntza eta hedabideak zutabe funtsezkoak dira hizkuntza garapenean. Horiek horrela, 90. hamarkadatik aurrera hedatu eta loratutako toki komunikabideek urteetan egindako lana …

GEURIA.INFO eta TOKIKOMen arteko hitzarmena

TOKIKOMek eta Athletic–i buruzko GEURIA.INFO agerkari digitala argitaratzen duen Zurigorriak Euskaraz Kultur Elkarteak hitzarmena sinatu dute, elkarren arteko edukiak trukatu eta publikoari eskaintzen dioten informazioa aberasteko. Hitzarmenaren arabera, TOKIKOMeko toki komunikabideek GEURIA.INFOk landutako edukiak argitaratu ahal izango dute eta, aldi berean, GEURIA.INFOk ere gauza bera egin ahal izango du toki komunikabideek Athletic-i buruz landutako albisteekin. …

Bost eta bost, hamaika: Aiaraldea.eus-ek 5 urte

Aiaraldea.eus, Aiaraldeko komunikazio leihoak, 5 urte egin berri ditu. Duela bost urte zabaldu zuten leihoa Amurrioko Juan de Urrutia plazan egindako ekitaldi gogoangarrian, eta harez geroztik ez da haize freskorik faltan Bizkaia eta Araba artean kokatutako eskualdean. Bide horretan webgune soil eta txiki bat zenak forma hartu du, sareko erreferentzia komunikatibo indartsuena bihurtzeraino Urduñatik Arrankudiagara …

Azkoitiko Maxixatzen, bueltan

Urte batzuetako etenaldiaren ostean, Azkoitiko Maxixatzen euskara elkarteko kide batzuek eta herriko kazetari eta ikasle talde batek Maxixatzen tokiko komunikabide proiektua berpiztu du. Martxoan kaleratu dute hilabetekaria izango den paperezko edizioaren lehen zenbakia. Agerkari digitala ere jarri dute martxan, TOKIKOM Plataforman oinarrituta, unean uneko informazio landu eta komunitateari ahotsa emateko. Ongi etorri artaldera, Maxixatzeneko lagunok, …

Xorroxinek eta Ttipi-Ttapak bat egin dute erran.eus plataforma digitalean

Martxoaren 23an aurkeztu zen Donezteben interneteko erran.eus atari berria, komunikazio elkar-trukerako tresna izateko helburua duena. Xorroxin Irratiak eta Ttipi-Ttapa aldizkariak bat egin dute proiektu honetan, baina biezbat egitea baino aunitzez gehiago izan nahi du, “hedabide izatetik komunikabide izatera pasatu nahi du, bi norabidetako elkartrukea ahalbidetzea”. Horregatik, eskualdeko herritar eta taldeek ere ahotsa izanen dute Komunitatea …