XXI. mendeko euskal komunitatearen(tzako) hedabideak
2012/06/20
Sektore bizi-bizia da hedabideena, gaur egun sekula baino biziagoa: mundu mailan, informazioaren teknologia berriek goitik behera aldatu dituzte informazioa jaso, zabaldu eta kontsumitzeko modua. Gutako bakoitza berriemale potentzial izateko aukera esku-eskura dugun sasoi honetan, hedabideek gero eta beharrezkoagoa dute beren burua birdefinitzea. Etengabe aldatzen ari den testuinguru berri honetan, zein da hedabideok hizkuntz komunitatearekiko dugun …