AZALIK ONENA:
GUAIXE. Matxismoa ari du.

TOKIKOM Sariak 2024: GUAIXE-Matxismoa ari du

 

Sakanako astekariak oso azal interesgarria landu zuen martxoko alean. Emakumeen Nazioarteko Egunari erreferentzia eginez, mezu garbia helarazten du. Irudi zehatzen eta sinboloen arteko konbinazio ederra egiten du. Nahiz eta irudi sinplea izan, oso adierazgarria da. Gainera, azalaren konposizioa oso ondo integratuta dago koloreen bidez.

EDUKIRIK ONENA:
UZTARRIA GUKA. Gelditu dira inprentaren makinak.

TOKIKOM Sariak 2024. GUKA-Gelditu dira inprentaren makinak

Azpeitiko azken familia inprenta itxi eta gutxira egindako erreportajea da, eta zehazki inprenta horren historia jasotzeaz gain, sektore oso baten bilakaera nolakoa izan den ere oso egoki jasotzen du lanak. Tokikotasun handia du edukiak eta tokian tokiko industria, profesional eta historia jorratzen ditu gertutik, lekukotasunaren balioaz osatua dator artikulua. Estetika ere zaindua dago, iraganeko eta oraingo argazkiak ondo integraturik daude.

IKUS-ENTZUNEZKORIK ONENA:
ANTXETA IRRATIA. Uhin inklusiboak.

TOKIKOM SARIAK 2024: ANTXETA IRRATIA. Uhin inklusiboak.
Jendarte eredu anitz eta inklusiboago baten aldeko ikus-entzunezko eduki sorta honek, migrazioaren gora beherak larru azalean bizi dituztenei eman diete hitza, besteak beste. Gaiaren trataera egokia da eta tokian tokitik lantzen du migrazioarena bezalako fenomeno globala. Hainbat tokiko pertsonen ikuspuntua jasotzen du eta eduki guztiak lerrokaturik daude euren artean. Alde estetikoa ere oso landua dago eta kazetaritza aldetik oso lan borobila da.

NAFARROA SARIA:
Dialeko azkenak: Esan Erranek 25 urte

TOKIKOM Sariak 2024. Saridunak 1Laboral Kutxaren eskutik, TOKIKOM Sarien edizio honetan NAFARROA SARIA ere eman dugu lehenengoz. Nafarroako Ultzamaldeko komunikabide txiki baten historian, oso ongi jasotzen du garai hartan Nafarroako toki askotan pil-pilean zegoen euskarafobia. Euskara hutsezko irratia bultzatu zuten herritarren, irratiko lehenengo esatarien, ondoren pasa zirenen, orduko euskara teknikarien, entzuleen eta kolaboratzaileen iritziak oso ongi daude jasota dokumentalean. Nafarroako pertsonen ilusioak, auzolanak eta komunitateak proiektua aurrera eramateko izan zuen indarra, baita euskarazko irratiak landa eremuko eskualdeari egindako ekarpena ikus daiteke edukian zehar. Edukiaren estetika ere oso zaindua dago, iraganeko irudiak zuzen tartekatzen dira oraingoekin.  

Antolatzailea

 Babesleak