TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

BERTATIK BERTARA ETA BETI ESKURA. Toki komunikabideen erakusketa Oihanederren

Bertatik bertara eta beti eskura erakusketa  euskarazko toki komunikabideen mapa eskaintzera dator, proiektu txiki handi askoz osatutako mapa aberats eta anitza. Maiatzaren 8tik 31ra egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko 2. solairuko klaustroan.

BERTATIK BERTARA ETA BETI ESKURA. Toki komunikabideen erakusketa Oihanederren 1

Administrazioa, hezkuntza eta hedabideak zutabe funtsezkoak dira hizkuntza garapenean. Horiek horrela, 90. hamarkadatik aurrera hedatu eta loratutako toki komunikabideek urteetan egindako lana balorean jarri eta ezagutzera eman nahi du Oihaneder Euskararen Etxeak, Araban azken urteetan abiarazitako proiektuei (Hirinet, Aiaraldea.eus, Alea eta Halabedi Bi) arreta berezia eskainiz. Lehen aldia da toki komunikabideen erakusketa bat egiten dela.

Info gehiago

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.