Bertatik bertara eta beti eskura erakusketa euskarazko toki komunikabideen mapa eskaintzera dator, proiektu txiki handi askoz osatutako mapa aberats eta anitza. Maiatzaren 8tik 31ra egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko 2. solairuko klaustroan.
Administrazioa, hezkuntza eta hedabideak zutabe funtsezkoak dira hizkuntza garapenean. Horiek horrela, 90. hamarkadatik aurrera hedatu eta loratutako toki komunikabideek urteetan egindako lana balorean jarri eta ezagutzera eman nahi du Oihaneder Euskararen Etxeak, Araban azken urteetan abiarazitako proiektuei (Hirinet, Aiaraldea.eus, Alea eta Halabedi Bi) arreta berezia eskainiz. Lehen aldia da toki komunikabideen erakusketa bat egiten dela.