TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Bilboko Konpartsen Klin-Klon saria, Uriolarentzat

Bilboko Konpartsen Klin-Klon saria, Uriolarentzat 1

Irudia: sinkuartel.org

Bilboko Konpartsek urtero banatzen dute Klin-Klon komunikazio saria TOKIKOMeko kide den Uriola.eus agerkari digitalarentzat izan da. Sari horren bidez, konpartsek eta Txerriaren Txarriduna Akademiak San Tomas nekazal azokaren izpirituaren, zaintzaren eta zabalkundearen alde egindako ekarpena aitortu nahi diote hedabideetan egun honen harira argitaratutako argazki eta erreportaje onenari.

Aurtengo irabazleak honako hauek izan dira: argazkirik onenaren saria Mireya Lopez argazkilariarentzat izan da, El Nervión egunkarian argitaratutako argazkiagatik eta, bestetik, erreportajerik onena Uriola hedabidearentzat izan da, egun horretan egindako erreportaje zoragarriagatik; saria Irati Royok eta Ninbe Morenok jaso zuten abenduaren 30ean, lan-talde osoaren izenean.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.