TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

TOKIKOM Sariak: proposamenak bidaltzeko epea zabalik

tokikom-sariak

Egin klik irudian sarien baldintzak ikusteko

Euskarazko toki komunikabideen lana aitortu eta gizarteratzeko asmoz,  TOKIKOM Sariak emango ditugu azaroan.

Gauza jakina da toki komunikabideek ekarpen handia egiten diotela gertuko komunitateari, ikuspuntu informatibotik zein komunitatearen beraren dinamizazioaren ikuspegitik, baina hala ere, bigarren mailakotzat jotzen dira sarritan.

Sari hauen bidez, TOKIKOMek irudi hori apurtu eta komunikabideotan egiten den lana ezagutarazi eta hizpide bihurtu nahi du.

Hiru sari banatuko ditu TOKIKOMek, azken urtebetean euskarazko toki komunikabideetan argitaratutako lanen artean: portadarik onena, edukirik onena, eta ikus-entzunezkorik onena. Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 14ra arte, eta baldintzak ikusgai daude https://tokikom.eus/sariak helbidean.

Sari banaketa, TOKIKOM Jardunaldietan

TOKIKOM Sariak azaroaren 14an banatuko dira, Arrasateko Garaia Poloan egingo diren TOKIKOM Jardunaldien baitan. Jardunaldion gai zentrala toki komunikabideen orain arteko ibilbidea eta, batez ere, etorkizunerako gakoak izango dira. Urriaren amaiera aldera aurkeztuko dira haren edukiak, eta irekiko da izena emateko aukera.

Informazio gehiago behar izanez gero, edo sarietarako proposamenak bidaltzeko, idatzi mesedez sariak@tokikom.eus helbidera.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.