TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Goiena aldizkariak 1.000 zenbaki

Goiena aldizkariaren 1.000 zenbakiaren portada

Goiena aldizkariaren 1.000 zenbakiaren portada

Debagoienako Goiena Komunikazio Taldeak argitaratzen duen Goiena aldizkariak milagarren zenbakia argitaratu du gaur. Mugarria ospatzeko, zenbaki berezia atera du aldizkariak, eta bere aurrekari eta sortzaileak izan ziren Arrasate Press, Berrigara, Aretxagazeta, Ze Barri? (Eskoriatza), Kontuola (Antzuola), Txirritola (Aramaio) eta Goibeko (Elgeta) aldizkarien artxibo digitala argitaratu du bere webgunean.

Euskarazko toki komunikabideen profesionalizazioan aitzindari ez ezik, Goiena TOKIKOM taldeko komunikabiderik handiena da gaur-gaurkoz. Paperezko bi edizio, telebista, irratia, web edizioa eta aplikazioa ere argitaratzen ditu Goiena Komunikazo taldeak, bertan lanean diharduten 52 lagunen ahaleginari esker.

Zorionak Goienako lankide guztiei, eta beste 1.000ren alde!

(Informazio gehiago: Goiena.eus)

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.