BazkideakArtxiboa

Euskal herriko banku-bulegoen egoera eta bilakaera aztergai, SARETZEN egitasmoaren barruan

EiTBk eta TOKIKOMek elkarrekin lantzen duten SARETZEN datu-kazetaritzako egitasmo bateratuaren barruan, azterketa berri bat kaleratzen ari dira EiTBko eta TOKIKOMeko medioak, gaur hasita eta hurrengo egunetan. Oraingo honetan, Euskal Herriko banku-bulegoen bilakaera eta datuak aztertu ditugu elkarrekin, eta hedabide bakoitzak bere eragin esparruan zentratuta aztertuko ditu gaur hasi eta hurrengo egunotan. Euskal Herriko egoerari erreparatuz …

28Kanala.eus eta GiTB.eus ere, TOKIKOM Plataformara

Tolosaldeko 28 Kanalak eta Goierriko Goierri Irrati-Telebistak goitik behera eraberritu dituzte haien webguneak eta, gaurtik aurrera, TOKIKOM Plataforma erabiliko dute haien hedabideen edizio digitalaren oinarri gisa.  Bi telebistek nabarmendu dutenez, webgune berriek bi berrikuntza nabarmen izango dituzte aurreko bertsioen aldean: alde batetik Goierriko eta Tolosaldeko eragileen parte hartze zuzena, Komunitatea atalaren bidez, eta bestetik Multimedia izaera, …

Goienak eta EiTBk elkarlanean emango dute Sanjuanetako zuzenekoa

Toki komunikabideen eta EiTBren arteko elkarlan marko zabalaren baitan, Debagoieneko Goiena Komunikazio Taldeak ETBk elkarlanean eskaniko dute San Juan gaua bi telebistetan. Goienako Goiatz Aranak eta ETBko Imanol Artolak aurkeztuko dute saioa. 22:15ean hasita ikusi ahalko da aldi berean Goiena Telebistan eta ETB1en. Saio berezi honez gain, Goienak tarte zabala eskainiko die San Juan ospakizunei …

Arratiako Begitu.eus ere TOKIKOM Plataformara batu da

Arratiako Begitu hamaboskariak gaur bertan jarri du martxan bere webgunearen bertsio berria: begitu.eus, TOKIKOM Plataformaren gainean sortutakoa. Apirilean egindako Batzar Orokorrean TOKIKOMen bazkide egin ondoren, Begituk TOKIKOMen tresnak baliatu ditu bere presentzia digitala indartu eta eguneratzeko. Begituko lagunek gogoz heldu diote webgune berria martxan jartzeko erronkari, eta lantaldea ere handitu dute horretarako. Lankide berri bat …