Konturatu orduko, badoakigu beste urte bat, eta urte berria ere ate joka daukagu. Pausa txiki bat egin eta atzera begiratuz gero, denetik izan dugu: albiste onak, txarrak eta erdipurdikoak, pozak, ezusteak, haserreak eta era guztietako gorabeherak… Baina elkarrekin bizi izan dugu hori guztia eta, are gehiago, datorren bideari ere elkarrekin jarraitzeko gogo bizia daukagu.
Mila esker gure ondoan jarraitzeagatik, primeran pasa egun hauek, eta 2025ean ere jarrai dezagun elkarrekin bidea egiten!