TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Euskarazko zuzentzaile eta hitz zatikatzaile berriak Adobe InDesign CC2019 eta CC2020rako

2018an hasitako bideari jarraiki, TOKIKOMek, Elhuyarrekin elkarlanean, euskarazko zuzentzaile ortografikoa eta hitz zatikatzaile berriak argitaratu ditu Adobe InDesign diseinu grafikoko programaren CC2019 eta CC2020 bertsioetarako.

xuxen zuzentzaile eta hitz zatikatzailea adobe indesign Software berria Elhuyarrek eta IXA taldeak garatutako Xuxen zuzentzaile ortografiko ezagunaren 5.1 bertsioan oinarritzen da, eta zuzenketa ortografikoak zein hitz zatiketa egiteko software libreko Hunspell sisteman oinarritzen da. Adobe InDesign CC2019 eta CC2020 bertsioekin erabil daiteke, eta macOS sistema eragilearekin. Instalatzailea dohainik deskargatu daiteke TOKIKOMen webgunetik bertatik. Une honetan, zuzentzailea eta hitz zatikatzailea Adobe InDesign CS6, CC2017, C2018, CC 2019 eta CC2020 bertsioekin instala daiteke.

“Berez, hau barrura begirako garapen bat zen, TOKIKOMeko komunikabideei lana errazteko tresna bat. Baina berehala konturatu ginen horrelako tresna baten behar handia dagoela. Lehen bertsioa kaleratu genuenetik, dozenaka diseinatzaile, inprimategi eta argitaletxe etorri zaizkigu galdezka, eta horregatik erabaki dugu tresna publiko zabalaren eskura ere jartzea. Honek asko errazten dio lana euskarazko argitalpenak egin nahi dituen edonori”, azaldu du TOKIKOMeko IKT eta Komunikazio Zuzendariak, Joxe Rojasek. “Hurrengo erronka, zuzentzailea eta hitz zatikatzailea beste software tresna batzuetarako egokitzea da. Espero dugu hurrengo asteotan Adobe InCopyrekin ere erabiltzeko moduan izatea”.

Softwarea instalatzeko artxiboak eta jarraibideak https://tokikom.eus/xuxen helbidean daude eskuragarri.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.