TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

CAF-Elhuyar Zientzia-Kazetaritza Saria, Hego Uribeko GEURIA toki komunikabidearentzat

Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko GEURIA toki komunikabideak jaso berri du 2022ko CAF-Elhuyar Kazetaritza Saria, Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak lanagatik. Sariok “zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazkodibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea” dute helburutzat.

CAF-Elhuyar Zientzia-Kazetaritza Saria, Hego Uribeko GEURIA toki komunikabidearentzat 1

Saritutako lanaren azala. Klikatu irudian osorik ikusteko.

Saria jaso duen lanak Hego Uribe eskualdeko ur emarien historia, bilakaera eta gaur egungo egoera aztertzen ditu, Basauri, Zaratamo eta Galdakao herrien mugan dagoen Etxerreko putzua ardatz eta abiapuntu hartuta. Lana monografikoa da, idatzizko zein ikus-entzunezko elkarrizketa laburrak, ilustrazioak, editoriala, historiari errepasoa, komikia eta bestelako eduki bereziak batzen dituena, 32 orrialdeko paperezko argitalpen zein online bidezko eduki osagarrien bidez. Lana online irakur daiteke osorik, baita eduki guztiak banan-banan.

Lana bikaina da benetan, eta gaurkoa ez da jasotzen duen lehen saria. Joan den azaroan edukirik onenaren saria jaso zuen TOKIKOM Kazetaritza sarietan.

TOKIKOMetik aukera baliatu nahi dugu Geuriako lan-taldeari publikoki zorionak eman, eta berriz ere, toki komunikabideetan egiten den kazetaritzaren kalitate maila eta balioa aldarrikatzeko.

Informazio gehiago: geuria.eus

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.