ElkarlanaArtxiboa

Hego Euskal Herriko etxebizitzen ezaugarriak aztergai, Saretzen egitasmoaren bosgarren alean

TOKIKOMek eta EiTB datu-kazetaritza elkarrekin lantzeko abian duten SARETZEN egitasmoak bere bosgarren alea kaleratu du gaur. Oraingo honetan, EAEko Irrati-Telebista publikoak eta euskarazko toki komunikabideek Hego Euskal Herriko etxebizitzen ezaugarriak hartu dituzte langai eta, datuen lanketa elkarlanean egin ostean, hedabide bakoitzak bere ikuspegitik zabalduko ditu ondorioak: EiTBk EAE mailako ondorioetan jarriko du fokoa, toki komunikabide …

Eusko Ikaskuntzak eta TOKIKOMek lankidetza hitzarmena sinatu dute “egoera soziokulturalari eragiten dioten gaiak gizarteratzeko”

Eusko Ikaskuntza erakundearen lehendakariak, Ana Urkizak, eta TOKIKOMen zuzendari nagusiak, Alaitz Artolazabalek, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Bilbon, haien arteko harremanak sendotu eta elkarlan ildoetan sakontzeko asmoz. Hitzarmenaren bidez, Eusko Ikaskuntzak eta TOKIKOMek elkarrizketa sustatu eta sinergiak sortu nahi dituzte, edukien ezagutza sustatu eta zorroztasuna lortzeko. Horretarako, bi erakundeek ezagutza trukatzeko konpromisoa …

Euskal herriko banku-bulegoen egoera eta bilakaera aztergai, SARETZEN egitasmoaren barruan

EiTBk eta TOKIKOMek elkarrekin lantzen duten SARETZEN datu-kazetaritzako egitasmo bateratuaren barruan, azterketa berri bat kaleratzen ari dira EiTBko eta TOKIKOMeko medioak, gaur hasita eta hurrengo egunetan. Oraingo honetan, Euskal Herriko banku-bulegoen bilakaera eta datuak aztertu ditugu elkarrekin, eta hedabide bakoitzak bere eragin esparruan zentratuta aztertuko ditu gaur hasi eta hurrengo egunotan. Euskal Herriko egoerari erreparatuz …

Bihar aurkeztuko dugu ‘Matx’ kirol aplikazioa

Urteetako lan gogorraren ostean, iritsi da Matx kirol-proiektua jendaurrean aurkezteko eguna. Bihar arratsaldean egingo dugu aurkezpena, Donostian. Matx kirol-aplikazio bat izango da. Kirola dinamizatuko du, gertukoa balioan jarriz, eduki freskoa eskainiz eta kirolzaleen, kirolarien eta kluben arteko harremanak erraztuz. Ikus-entzunezko edukiak, emaitzak, sailkapenak eta klubentzako digitalizazio erreminta ere izango da. Tokikom sareak eta Eusko Jaurlaritzako …

Toki komunikabideen 6 elkartek Espainiako Estatuko administrazio publikoen konpromisoa eskatu dute publizitatea eta diru-laguntzak bideratzeko

Tokiko eta eskualdeko komunikabideen sei elkarte bildu dira egunotan, martxoaren 23an eta 24an. Elkarrekin partekatzen dituzten ezaugarri, arazo eta erronka komunen jabe, tokiko eta eskualdeko komunikabideen sei elkartek, tartean TOKIKOMek, jarrerak hurbildu eta lankidetza-bideak irekitzeko manifestua sinatu dute Getxon. jarrerak hurbiltzeko eta elkarren arteko lankidetza-bideak irekitzeko. Horien artean daude: Associació Catalana de Premsa Comarcal Associació …

Abian dugu SARETZEN proiektua: datu-kazetaritza EiTBrekin elkarlanean

EITBk eta TOKIKOMek Saretzen proiektua jarri dugu abian, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritza elkarrekin eta elkarlanean lantzea, BBCren eta Erresuma Batuko dozenaka tokiko hedabideren Local News Partnership ereduari jarraituz. Azaroaren 29an, asteartean, kaleratuko da elkarlan honen lehen emaitza EITBren eta TOKIKOMen medioetan. Euskal Herriko …