TOKIKOMArtxiboa

“.eus” domeinu izenak merkeago tokiko negozio txikientzat

Herrietako merkatari txikiek eta euskarak berak interneten duten presentzia areagotzea dute xede Merkatariek 15 euroan lortu ahal izango dituzte .EUS domeinu-izenak, toki komunikabideetako gida komertzialekin batera erabiltzeko. .EUS domeinua kudeatzen duen irabazi asmorik gabeko PuntuEUS Fundazioak eta Euskal Herri osoko euskara hutsezko 60 komunikabide batzen dituen TOKIKOM enpresak akordioa sinatu berri dute, euskarak interneten duen …

Elkartasuna Argia eta Axier Lopezekin

Idatzi honen bidez, TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak bere elkartasun eta babesa eskaini nahi die Axier Lopez kazetariari eta Argiaren lan talde osoari, Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren berri emateagatik zigorra jaso duten honetan. Espainiako Gobernuak Herritarren Segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa, “Mozal legeaā€¯ gisa ezagutzen dena aplikatuz ezarri du zigorra. Lege hori eraso zuzena da herritarrak informatuta egoteko zein …

TOKIKOMek lau urte

Azkar joaten da gero, denbora. 2016ko martxoaren 17an lau urte bete dira TOKIKOM eratu genuenetik. Panorama kezkagarria genuen orduan toki komunikabideetan: publizitate sarrerak murrizten, diru-laguntzetan ere gero eta diru gutxiago, eta erakunde publikoetatik mezu argia, egitura txikientzako gero eta laguntza txikiagoa izango zela. Horrez gain, euskal hedabideen sektore osoa ere bere burua antolatzen ari zen, …