TOKIKOMArtxiboa

Kameratoiaren TOKIKOM saria, Oñatira

Oñatiko LPM eta lagunak taldeak irabazi du Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Kameratoia, ikus-entzunezko rallyaren hamaikagarren edizioko TOKIKOM saria. 'Kameratrola' izeneko bideoan, taldeak umore eta ironia handiz 'salatu' du lehiaketan bizi izandako esperientzia eta kontraesanak. Hain zuzen ere, ironia eta umore lotsagabe hori izan dira epaimahaia osatzen zuten Kepa Errasti eta Vanesa Fernandezek saria emateko aipatutako …

Euskararen eguna, erdaldunei kontatua

Edizio berezi-berezia kaleratu dugu gaur TOKIKOMeko hedabideetako batzuetan. Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, gure egunerokotasunean salbuespen txiki bat egin eta erdaraz, erdaretan, argitaratu ditugu aste honetako aldizkariak, normalean ulertzen ez diguten horiei nortzuk garen eta, batez ere, zer, nola, zertarako eta zergatik egiten dugun azaltzeko. Ez, ez dugu uste inori azalpenik zor diogunik, baina bagenuen …

TOKIKOM Saria, ikus-entzunezko sortzaile gazteentzat, Kameratoiaren XI. edizioaren barruan

Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallyaren XI. Edizioa Durangoko Azokan egingo da, Irudienea gunean. 18-35 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzendutako lehiaketak 3600€ banatuko ditu saritan, tartean lehen aldiz emango den TOKIKOM saria. Lehiaketaren helburuetako bat parte hartzaileen ekoizpen artistikoa gizarteratzea da. TOKIKOMeko zuzendariak, Alaitz Artolazabalek, azaldu duenez, “horrek guztiz bat egiten du toki …