TOKIKOMArtxiboa

Toki komunikabideak euskararen aldeko aktibazio sozialean

TOKIKOMeko presidenteak, Iban Arantzabalek, hizlari gisa parte hartu du Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetan, Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak jardunaldian, Iruñeko Laba proiektuko Yasmine Khrisekin eta Errenteriako Lau Haizetara elkarteko Mikel Azkaraterekin batera. Ibanek euskarazko toki komunikabideen herri ekimeneko izaera azpimarratu du, eta euskalgintzarekiko lotura estua. Euskararen erabilera ez ezik, demokrazia soziala sustatzeko …

Goienak eta EiTBk elkarlanean emango dute Sanjuanetako zuzenekoa

Toki komunikabideen eta EiTBren arteko elkarlan marko zabalaren baitan, Debagoieneko Goiena Komunikazio Taldeak ETBk elkarlanean eskaniko dute San Juan gaua bi telebistetan. Goienako Goiatz Aranak eta ETBko Imanol Artolak aurkeztuko dute saioa. 22:15ean hasita ikusi ahalko da aldi berean Goiena Telebistan eta ETB1en. Saio berezi honez gain, Goienak tarte zabala eskainiko die San Juan ospakizunei …

COVID-19 erreskatea jaso ez dugunok ere sufritu dugu COVID-19a

Eusko Jaurlaritzak erabaki du hedabide batzuei laguntzea COVID-19ak eragindako galerak apaltzeko, 5 milioi eurorekin. Albisteak egoneza sortu du, inon ez baita azaldu zeren arabera eman zaizkien laguntza horiek hedabide batzuei, eta beste batzuei ez. TOKIKOMen Administrazio Kontseilutik galdegin diogu Jaurlaritzari ea asmorik duen gainontzekook ere laguntzeko, eta erantzun horren zain gaude. Erantzuna jaso bitartean, ohar …