TOKIKOMArtxiboa

Lagun onekin urteak labur

TOKIKOMen 10. urteurrenerako galdera eta erronka handia jarri genion geure buruari. Taldea eratzean buruan zebilkigun ‘ahulezien metaketatik indarra ateratzeko’ zeregin hura zer neurritan bete dugun jakin eta erakutsi nahi genuen. 20 bazkiderekin hasi genuen bidea 2012an. 2023 bukatzerako, 30 izango gara, eta 80 toki komunikabide. Indar handia ateratzeko besteko ahulezia metaketa! Bide honetan, ezagutu ditugu …

Toki komunikabideen 6 elkartek Espainiako Estatuko administrazio publikoen konpromisoa eskatu dute publizitatea eta diru-laguntzak bideratzeko

Tokiko eta eskualdeko komunikabideen sei elkarte bildu dira egunotan, martxoaren 23an eta 24an. Elkarrekin partekatzen dituzten ezaugarri, arazo eta erronka komunen jabe, tokiko eta eskualdeko komunikabideen sei elkartek, tartean TOKIKOMek, jarrerak hurbildu eta lankidetza-bideak irekitzeko manifestua sinatu dute Getxon. jarrerak hurbiltzeko eta elkarren arteko lankidetza-bideak irekitzeko. Horien artean daude: Associació Catalana de Premsa Comarcal Associació …

Etorkizunari begira jarrita, elkarren arteko sareak indartu ditugu toki komunikabideok Getxon

TOKIKOM euskarazko toki komunikabideen bateraguneak bere 10. urteurrena handikiro ospatu du ostiral honetan, martxoaren 24an, Getxon. Olatua Gurutzaontzien Terminalean, “Komunikabideak Etorkizuna Ehuntzen” izeneko jardunaldiak burutu dituzte, eta, bertan, ehundik gora ikus-entzuleren aurrean, nazioarteko eta Estatuko punta-puntako hainbat hizlari bildu dira, tokiko komunikabideek gizartean duten paper garrantzitsuari buruz hausnartzeko, komunikazio-sareen arteko lankidetzan sakontzeko eta etorkizuneko erronkei …

Abian dugu SARETZEN proiektua: datu-kazetaritza EiTBrekin elkarlanean

EITBk eta TOKIKOMek Saretzen proiektua jarri dugu abian, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritza elkarrekin eta elkarlanean lantzea, BBCren eta Erresuma Batuko dozenaka tokiko hedabideren Local News Partnership ereduari jarraituz. Azaroaren 29an, asteartean, kaleratuko da elkarlan honen lehen emaitza EITBren eta TOKIKOMen medioetan. Euskal Herriko …