TOKIKOMArtxiboa

Basaurin banatuko ditugu 2019ko TOKIKOM Sariak

Ekitaldia azaroaren 15ean izango da, Ibaigane Kultur Etxean Sari banaketarekin batera, albiste faltsu eta zurrumurruen inguruko gogoeta ere egingo dugu, hainbat adituren eskutik Azaroaren 15ean banatuko ditugu azken urtean toki komunikabideetan argitaratutako lanik onenak aitortzen dituzten TOKIKOM Sariak. 2018ko edizioan Geuriak, Hego Uribeko toki komunikabideak irabazi zuen eduki onenaren saria, eta hori dela eta, aurtengo …

Irailaren 13an amaituko da TOKIKOM Sarietara lanak aurkezteko epea

Irailaren 13an amaituko da TOKIKOM Sarien laugarren ediziorako lanak aurkezteko epea. Sariketan euskarazko edozein toki komunikabidetan argitaratutako kazetaritza lanek har dezakete parte. Sariketaren helburua toki komunikabideek ekoizten duten edukia gizarteratu eta goraipatzea da. Izan ere, toki komunikabideen izaeragatik beragatik, egiten dituzten lan bikainak sarritan oso eremu txikian hedatzen dira, eta ez dira oso ezagunak bakoitzaren …

Ttap aldizkariak edizio berria Nafarroan

Ttap aldizkari digitalak edizio berria estreinatuko du asteon Nafarroan. Edizio berriak Nafarroako gertuko gaiak eta pertsonaiak landuko ditu hamabostean behin, aldizkariaren estaldura bertatik bertara hedatuz. Nafarroatik nafarrentzat Joan den urrian argitaratutako ale esperimentalaren balorazio positiboa eginda, eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker, Ttapen Nafarroako edizioa hamabostean behin kaleratuko da aurrerantzean, aste honetan bertan hasita. Beste edizioetan …

TOKIKOMek burututzat eman du TOKIKOM Plataforma Digitala berritzeko lanen lehen fasea

Lasarte-Oriako txintxarri.eus, Usurbilgo noaua.eus, eta Beterri-Buruntza-Aiztondoko aiurri.eus webguneen inkorporazioarekin, TOKIKOMek, bukatutzat eman du TOKIKOM Plataforma Digitalaren bertsio berriaren inplantazioaren lehen fasea. Aurretik beste sistema batzuk erabiltzen zituzten webgune horiekin, guztira 20 dira gaur-gaurkoz TOKIKOMek eta CodeSyntax enpresak sortutako azpiegitura informatikoa erabiltzen duten euskarako komunikabideak. Funtsezko azpiegitura euskarako komunikabideen mapan TOKIKOM Plataforma 2013an sortu zen, toki …