Sailkatu gabeArtxiboa

Gertuko albisteak poltsikoan, TOKIKOM aplikazio berriekin

TOKIKOM Plataforma sortzeko jarraitutako ildoari jarraiki, TOKIKOM apliak sortu ditugu, CodeSyntaxeko lagunekin batera. Aplikazio 'ama' bat sortu dugu, funtzionalitate orokorrak eskaintzen dituena, eta haren gainean moldaketak eginez, tokian tokiko bertsioak. Une honetan lau aplikazio daude eskuragarri, euskarazko tokiko informazioa poltsikoan eramateko: Anboto, Baleike, Erran eta Goiena aplikazioak, Android zein iOS gailuetan erabilgarri.

Flashetik HTML5era pasatzeko bi tresna

Azken hilabeteak oso konplikatuak izaten ari dira duela gutxi arte interneteko multimedia edukietarako jaun eta jabe zen Adobe Flash formatuarentzat. Hiru eratako arazoak pilatu ditu formatuak azken urteotan: Flash artxiboak erreproduzitzeko beharrezko softwarea, gero eta astunagoa, ordenagailu (eta gailu mugikor asko) mantsotu edota geldiarazteko bestekoa. Formatuaren izaera itxi eta jabeduna. Askoren pazientzia agortu duena, denborarekin …