TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Xorroxinek eta Ttipi-Ttapak bat egin dute erran.eus plataforma digitalean

Erran.eus-en aurkezpena, Donezteben

Hedabide izatetik komunikabide izatera pasatzeko asmoan, mendialdeko eragileek lekua izanen dute webguneko Komunitatean

Martxoaren 23an aurkeztu zen Donezteben interneteko erran.eus atari berria, komunikazio elkar-trukerako tresna izateko helburua duena. Xorroxin Irratiak eta Ttipi-Ttapa aldizkariak bat egin dute proiektu honetan, baina biezbat egitea baino aunitzez gehiago izan nahi du, “hedabide izatetik komunikabide izatera pasatu nahi du, bi norabidetako elkartrukea ahalbidetzea”. Horregatik, eskualdeko herritar eta taldeek ere ahotsa izanen dute Komunitatea izeneko atalaren bidez. Hango eta hemengo informazioa bilduaz, eskualdearen erakusleihoa izateko jaio da erran.eus.

Informazio gehiago, erran.eus-en

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.