TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

LAN ESKAINTZA: Proiektu kudeatzailea

Kirola gustuko al duzu? Proiektu kudeatzailea behar dugu MATX kirol proiekturako. Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma info@matx.eus posta elektronikora 2024 otsailaren 26a baino lehen.

Funtzio nagusiak

TOKIKOM Lan eskaintza: Matx proiektu kudeatzailea
  • Proiektuaren plangintza garatzea, helburuak finkatzea
    eta exekuzioa koordinatzea.
  • Kanpo harremanak eta kolaboratzaile klabeekin harremana egitea eta mantentzea.
  • Lantaldea koordinatzea eta antolatzea.
  • Proiektuaren jarraipen ekonomikoa egitea eta
    bideragarritasuna ziurtatzea.

Ezinbesteko baldintzak

  • Proiektu kudeatzaile moduan esperientzia izatea.
  • Kirolarekin harremana izatea.
  • Euskara C1 maila.

Eskaintza

  • Lanaldi osorako kontratua eta sektorearekiko soldata lehiakorra.
  • Ordutegi malgua.
  • Etxetik lan egiteko aukera.
  • Ostiraletan eta uda partean ordutegi jarraia.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.