TOKIKOMeko 14 toki komunikabidek eta EiTBk maskotek gure bizitzan duten presentzia aztertuko dute bihar, SARETZEN ekimenaren olatu berri batean.
Saretzen EiTB eta TOKIKOMeko toki komunikabideen arteko lankidetza programa bat da, eta bere helburua da datu-kazetaritzako tresnak erabiltzea hainbat gai aztertzeko maila nazional zein lokaletik. Orain arte immigrazioa, eguraldia eta banketxeak aztertu dituzte lan-taldeko kideek. Ekainaren 18an argitaratuko den olatu berrian, berriz, maskotak hartuko hizpide: maskoten populazioa Euskal Herrian, maskotentzako zerbitzuen presentzia, alorreko profesionalekin elkarrizketak…
EiTBko medioetan ez ezik, maskoten inguruko lan horiek honako toki komunika. hauetan aurkitu ahalko dira ekainaren 18tik aurrera:
- Aiurri
- Alea
- Anboto
- AzkoitiaGUKA
- AzpeitiaGUKA
- Begitu
- GiTB
- Goiena
- Guaixe
- GUKA
- Hiruka
- OrioGUKA
- ZarautzGUKA
- ZumaiaGUKA