TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

TKM.EUS: Tokiko informazioa jarraitzeko, tokiko sare soziala

TOKIKOMek, 78 euskarazko toki komunikabide batzen dituen taldeak, tkm.eus, sortu du, tokiko edukian espezializatuko den Mastodon sare sozialeko nodoa.

Erabiltzaileen onerako

“TOKIKOMen aspalditik gabiltza oso kezkatuta sare sozial korporatiboek hartu duten bidearekin: desinformazioa, eskuin muturreko interesen defentsa eta erabiltzaileen osasun mental eta fisikoaren gaineko kalteak gero eta nabarmenagoak dira, eta gaiztotze prozesu hori asko bizkortu da azken urtebetean. Iruditu zaigu badela garaia aurrerapauso bat egiteko, gure zein gure irakurle, ikus-entzule eta erabiltzaileen onerako”. Azaldu du Joxe Rojasek, TOKIKOMeko Komunikazio eta IKT zuzendariak. Horretarako, bi neurri onartu ditu TOKIKOMek:

  1. toki komunikabideetan sare sozial korporatiboen presentzia murriztea, RAP elkartearen arauei jarraiki
  2. bestetik, Erresuma Batuko BBC irrati-telebista publikoaren ereduari jarraiki, Mastodon sare irekian nodo propioa sortzea: tkm.eus-en TOKIKOMeko komunikabideak eta profesional zein kolaboratzaileak baino ezingo dira erregistratu, eta araudi zorrotz bati jarraitu beharko diote, besteak beste, informazioa eta iritzia ondo bereizteko. “Euskarazko zero kilometroko informazio iturri fidagarria eskaini nahi dugu, Mastodonetik erraz jarraitzeko moduan”.

Gure jarduna guretik, eta ez Estatu Batuetako eskuin muturraren menpe

TKM.eus sare sozialeko webgunearen pantaila kaptura bat.

TOKIKOMeko presidenteak, Iban Arantzabalek, sakonago azaldu ditu pauso hau emateko arrazoiak: “Estatu Batuetako multinazionalek kontrolatutako sare sozialak plaza publiko gisa aurkeztu zaizkigu urteetan, baina ez dira, eta gero eta lerratuago daude euren jabeen interesen alde, erabiltzaileen kaltetan bada ere. Oraindik jende asko erakartzen dute, eta beharbada haietan presente jarraitu beharko dugu denbora batez, baina, hedabide gisa, gero eta beharrezkoagoa iruditzen zaigu gure jarduera soziala gure kontrolpeko plataformen bidez egin ahal izatea, ildo editoriala geuk markatuta, eta ez Estatu Batuetako eskuin muturreko milioidun kapritxoso batek. Europara ere hedatu dituzte beraien eginahalak eta aurpegia aldatu barik esan dute ez dutela notizia faltsuak detektatzeko baliabiderik jarriko. Emakumeei etxetresna tratamendua ematea ez dute eragotziko, transak gauzatzat jotzea baimenduko dute. Eta gu gora begira? Ez gara gu izango kakatza horren menpe jardungo dugunak, ezta gure informazioa hor dagoelako euskaldunak plataforma horietan ibiltzera “gonbidatzen” dugunak ere. Animatzen ditugu euskarazko edukien zaleak gure webgunetan, aplikazioetan zein Mastodonetik jarraitzera gure edukiak”.  

Aldaketa ez da nolanahikoa, eta prestakuntza zein gogoeta prozesu zabala eskatzen ari da TOKIKOMeko komunikabideen artean. Gogoeta hori hedatzen den bitartean, TOKIKOM Talaios Koopekin dabil elkarlanean tkm.eus alde teknikotik abiatzeko, eta momentuz 36 kontu sortu dituzte TKM.EUS-en, toki komunikabideen edukia automatikoki ekarriko dutenak.

Nola jarraitu kontu hauei?

TOKIKOMetik dei argia egin diete toki komunikabideen jarraitzaileei: “Egin zuk ere zero kilometroko edukiaren aldeko apustua. Jarraitu gertuko informazioa algoritmo gaiztoetatik urrun”. Kontu hauetako bati (edo gehiagori) jarraitzeko, errazena Mastodon sareko kontu batetik egitea da:

  • Dagoeneko Mastodon erabiltzen baduzu, Mastodoneko bilaketa kutxan interesatzen zaizun kontua sartu, eta berehala jarraitu ahalko duzu.
  • Oraindik ez baduzu Mastodon konturik, euskaraz funtzionatzen duten bi zerbitzari daude aukeran, eta haietan kontu berria irekitzea oso erraza da:

“Goazen lagunok!”

GOAZEN LAGUNOK kanpainaren logoa
Goazen lagunok kanpainaren logoa.

TOKIKOMen nabarmendu dutenez, “tkm.eus, Mastodon sareko zerbitzari guztiak bezalaxe, autokudeatua da. Algoritmoetatik eta Estatu Batuetako aberatsen eragin eremutik kanpo dago, eta horregatik soilik merezi du probatzea. Sare honen helburua benetan da erabiltzaileei komunikatzeko tresna bat eskaintzea, eta ez inoren poltsikoa edota eragin politikorako ahalmena handitzea. TOKIKOM osatzen dugun hedabideok ere kooperazioaren, autonomiaren, jasangarritasunaren eta komunitate digital libreekiko errespetuaren balioekin identifikatzen gara eta bat egiten dugu ‘Goazen lagunok’ egitasmoarekin. : https://goazenlagunok.eus/

Une honetan aktibatuta dauden kontuak

@28kanala@tkm.eus             28 Kanala, Tolosaldeko Telebista

@aiaraldea@tkm.eus             Aiaraldea, Aiaraldeko komunikabidea

@aiurri@tkm.eus                               Aiurri, Beterri-Buruntzako komunikabidea

@anboto@tkm.eus                            Anboto, Durangaldeko komunikabidea

@antxetairratia@tkm.eus                Antxeta Irratia. Bidasoaldeko Irratia

@antzuolagoiena@tkm.eus              Goiena, Antzuolako albisteak

@arabakoalea@tkm.eus                  Arabako Alea, Arabako komunikabidea

@aramaiogoiena@tkm.eus              Goiena, Aramaioko albisteak

@aretxagoiena@tkm.eus                 Goiena, Aretxabaletako albisteak

@arrasategoiena@tkm.eus              Goiena, Arrasateko albisteak

@ataria@tkm.eus                             Ataria, Tolosaldeko Komunikabidea

@azkoitiaguka@tkm.eus                 Azkoitia Guka

@azpeitiaguka@tkm.eus                 Azpeitia Guka

@barren@tkm.eus                            Barren, Elgoibar eta Mendaroko komunikabidea

@bergaragoiena@tkm.eus                Goiena, Bergarako albisteak

@berriketan@tkm.eus                      Berriketan, Debako komunikabidea

@bilbokouriola@tkm.eus                  Bilboko Uriola

@drogetenitturri@tkm.eus               Drogetenitturri, Ermuko komunikabidea

@elgetagoiena@tkm.eus                  Goiena, Elgetako albisteak

@eskogoiena@tkm.eus                     Goiena, Eskoriatzako albisteak

@euskalerriairratia@tkm.eus           Euskalerria irratia, Iruñerria

@gatzagagoiena@tkm.eus               Goiena, Gatzagako albisteak

@geuria@tkm.eus                            Geuria, Hego Uribeko komunikabidea*

@gitb@tkm.eus                                 Goierri Irrati Telebista

@goiena@tkm.eus                            Goiena, Debagoieneko komunikazio taldea

@guaixe@tkm.eus                             Guaixe, Sakanako komunikabidea

@guka@tkm.eus                                Guka, Urola-Kostako komunikabidea

@hirukaeus@tkm.eus                     Hiruka, Uribe Kostako komunikabidea

@kulturagoiena@tkm.eus                 Goiena, Debagoieneko kultur albisteak

@oinatigoiena@tkm.eus                   Goiena, Oñatiko albisteak

@orioguka@tkm.eus                         Orio Guka

@plaentxia@tkm.eus             Plaentxia, Soraluzeko komunikabidea

@tokikom@tkm.eus                           TOKIKOM, Toki komunikabideen bateragunea

@ttipittapa_erran@tkm.eus              Ttipi-Ttapa, Baztan-Bidasoako komunikabidea

@zarautzguka@tkm.eus                   Zarautz Guka

@zumaiaguka@tkm.eus                    Zumaia Guka

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.